Donostiako Maratoi Erdiaren 25. urteurren lasterketa aurkeztu dute
Donostiako Maratoi Erdiaren aurkezpena, udaletxean.Donostia Kirola Igandean, hilaren 12an, Donostiako Maratoi Erdiak harturiko ditu hiriko kaleak. Lasterketaren 25. urteurrena izango da, zenbaki borobila eta berezia. Proba Bulebarretik abiatuko da goizeko 10etan. Gaur goizean egin dute lasterketaren aurkezpena, Donostiako Udaletxean.
Egutegiko ibilbide polit eta azkarrenetako bat dauka Donostiako Maratoi Erdiak. Itsasoaren mailan, biraketarik gabe eta erabat laua, marka pertsonalak hobetzeko aproposa da. Donostiako lekurik enblematikoenak eta ederrenak zeharkatzen ditu, hala nola Kursaala, Artzain Onaren katedrala, Donostiako Udaletxea eta Kontxako hondartza.
Izen-emateak eta informazio osagarria probaren webgunean kontsultatu daitezke.


