Odola emateko aukera izango da astelehenean, Garberan
Supermerkatu pareko lokal batean odola eman ahal izango da, 16:00etatik 20:00etara bitartean, modu "seguru, azkar eta erosoan".
Pertsona bat, odola ematen. Getty Images Garberak eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak elkarlanean antolatuta, odol ematea sustatzeko kanpaina aurrera eramango dute datorren astelehenean, hilak 13. Hala, merkataritza guneko supermerkatuaren pareko lokal batean, 16:00etatik 20:00etara bitartean odola emateko aukera izango da, modu “seguru, azkar eta erosoan” izatea bermatuko duten langile berezituekin.
Xedea herritarrak sentsibilizatzea da odola emateak duen garrantziaz, emate bakoitzak bizitzak salba ditzakeela gogoraraziz. Horrexegatik, antolatzaileek baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak animatu dituzte parte hartzera eta nabarmendu dute odola ematea “keinu xumea dela, baina gizarte eragin handikoa”.
Iaz, Gipuzkoan, 28.803 odol-emate egin ziren, eta nabarmendu dutenez, 2.450 pertsona joan zirela lehen aldiz odola ematera. Datu horrek agerian uzten du emaile berriak gehitzen ari direla.


