Chakib Lachgar eta Elena Loyo izan dira Maratoi Erdiaren 25. urteurreneko azkarrenak
Chakib Lachgarrek hirugarrenez irabazi du Donostiako Maratoi Erdia.Donostia Kirola Mende laurdena bete eta ospatu du Donostiako Maratoi Erdiak, asteburuan. 6.000 lasterkarik baino gehiagok bukatu zuten proba, eta bi nabarmendu ziren maratoi erdiko distantzian: Chakib Lachgar gizonezkoetan (01:01:45) eta Elena Loyo emakumezkoetan (01:13:32). Biek hirugarren aldiz irabazi dute, Lachgarrek hiruak jarraian. 10 kilometroko lasterketan, berriz, Javi Menta eta Uxue Saenz de Baranda izan ziren azkarrena.
“Milaka korrikalari, milaka emozio eta giro ikusgarria penintsulako ibilbiderik ederrenetakoa duen lasterketa honen 25 urteko historia ospatzeko. Donostiak berriro ere erantzun du. Eta zuek… baita ere”, adierazi dute antolatzaileek.


