Itaiak elkarretaratzea egingo du azken egunetako eraso matxistak salatzeko
Aurreko elkarretaratze bateko irudia. Itaiak elkarretaratzea egingo du gaur arratsaldean azken hilabetean izandako gertakariak salatzeko. Izan ere, azken hamar egunetan bi erailketa matxista eta beste saiakera gertatu dira Euskal Herrian. Horrez gain, Donostian azken bi asteetan bortxaketa bat eta beste bortxaketa saiakera bat egon dira.
“Indarkeria matxista normalizatzen ari da, beraz, ezinbestekoa da eraso eta erailketa bakoitzari irmoki erantzutea eta matxismoaren aurkako borroka kaleetan indartzea”. Ekintza Bulebarrean egingo dute, 18:30ean.


