Kontxako badiatik, elkartasuna adierazi diote Global Sumud Flotillari
Hainbat herritar, Kontxako badian, Palestinaren aldeko Global Sumud Flotillari elkartasuna adierazten.Joseba Parron San Sebastian Atzo (hilak 12) Bartzelonatik abiatuta, Gazarako bidea hartuko du, berriz ere, Global Sumud Flotillak, 70 itsasontzirekin eta nazioarteko 1.000 ekintzailetik gorarekin, tartean, hamasei euskal herritarrekin. Lurretik bi konboi ere abiatuko dira Palestinara, bata Afrikako iparraldetik eta bestea Asiatik. Palestinari elkartasuna adierazi, eta hara laguntza humanitarioa eramateko helburua du egitasmoak. Donostian, elkartasuna adierazi zioten ontzidiari hainbat ekintzailek igande eguerdian, Kontxako badiatik.
Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria plataformak deituta, itsasotik bertatik zein itsasertzetik adierazi zioten elkartasuna Donostiako ekintzaileek Global Sumud Flotillari, batzuk uretan itsasontzi, txalupa eta surf taulekin sartuta eta beste batzuk Kontxa pasealekutik banderak astinduz. Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako argazkiak ikus ditzakezue:


