Sara Alonsok Calamorro Skyrace proba irabazi du
Sara Alonso donostiarra, helmugan.Karen Guijarro Aurrera doa Skyrunner World Series zirkuitua, eta, larunbatean, egutegiko laugarren lasterketa jokatu zen: Calamorro Skyrace proba, Benalmadenan (Malaga, Espainia). 27 kilometroko eta 2.270 metroko desnibela gainditu behar izan zuten lasterkariek, eta emakumezkoetan Sara Alonso donostiarra izan zen onena.
Probaren buruan hasieratik jarri zen, eta aldea handitu zuen kilometroek aurrera egin ahala. Denbora ona lortu zuen helmugan: 03.25.42. Bigarrena, Jane Maus estatubatuarra, zortzi minutura iritsi zen, eta hirugarren sailkatu zen Shangave Balendran norvegiarra.
Alonsok adierazpenak eskaini zituen probaren bukaeran: “Asko gozatu dut, batez ere ibilbide osoan animatzen ari zen jende guztiaren aupadarekin. Une zail bat izan dut bigarren anoa gunean, ez zegoelako nire soft flask bidoia, baina laguntza eskatu eta mundu guztia laguntzeko prest agertu da”.


