Leire Goñik urrezko eta zilarrezko dominak lortu ditu Krakovian
Leire Goñi Krakoviako mundu txapelketako Kayak Cross kronometratuan.Espainiako Real Piraguismo Federazioa Ekainaren 30ean zilarrezko domina lortu ondoren, Leire Goñik urrezkoa lortu zuen atzo. Krakoviako Slaloam mundu txapelketaren bigarren egunean lortu du urrezkoa kirolari donostiarrak.
Urrezkoa taldekako proban lortu du, Anna Simona eta Haizea Segurarekin batera, eta zilarrezkoa banakako proban.
Ia bi urrezko ere lortu ditu, ekainaren 30eko Kayak Cross kronometratuan bere jeitsiera primerakoa izan zen eta lasterketaren buru izan zen azken momentura arte, 36 zentesimagatik geratu da bigarren postuan Goñi.
Ainhoa Segura ere parte hartzen ari da txapelketan, Junior kategorian, hamabigarren postua lortu zuen ekainaren 30ean.

