Lehiaketan soilik adinez nagusiak direnek parte ahal izango dute.
Partaide bakoitzak formularioan eskatutako datu guztiak bete beharko ditu.
Formularioa osorik betetzen ez duten parte-hartzaileak ez dira onartuako, ezta oinarriak onartzen eta betetzen ez dituzten lehiakideak ere.
Argazkiek 800 kb-ko gutxieneko tamaina izan behar dute, kalitate urrikoak ez dira onartuko.
Argazkiak ezin dira iraingarriak izan eta Irutxuloko Hitzak egokiak ez direnak lehiaketatik kanpo uzteko eskumena du.
Argazkiak Donostiako Aste Nagusian eginak izan behar dira edo lotura izan behar dute.
Datuak egiazkoak izan beharko dira, hots, iruzur gisa hartuko da partaideek identitatea faltsutzen badute. Iruzurra burutzen duten parte hartzaileak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Partaide bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango du.
Argazkiak aurkezteko epea: 2024ko abuztuaren 10etik 18ra, biak barne.
Irakurleen bozkak 2024ko abuztuaren 19tik 22ra bitartean jasoko dira, www.irutxulo.hitza.eus atarian.
Irabazleak 2024ko abuztuaren 23an argitaratuko dira.
Sariak honako hauek izango dira:
Erredakzioaren saria:
Elizalde jatetxean bi pertsonentzako afaria eta Irutxuloko Hitzako urtebeteko harpidetza.
Irakurleen saria:
Internet bidez boto gehien jasotzen dituenarentzat bi pertsonentzako Arbaso hotelean gau bat eta Narrun gosaria, eta Irutxuloko Hitzako urtebeteko harpidetza.
Gainontzeko parte-hartzaileen eta bozka ematen dutenen artean:
- Juantxo jatetxean bi pertsonentzako afaria.
- Barro zeramikan bi pertsonentzako ikastaroa gosari set-a egiteko.
- Iñausti jatetxean bi pertsonentzako bazkaria.
- La Perlako Talaso Zirkuituaz gozatzeko sarrera bikoitza.
- Irutxuloko Hitzaren produktu sorta.
Irabazitako saria ez da diruz edo beste sari mota batez ordezkatuko.
Donostiako Hedabideak S.L. helbide elektroniko bidez edo telefono bidez jarriko da irabazle guztiekin harremanetan. Komunikazio horretan jasoko du irabazleak saria eskuratzeko prozeduraren inguruko informazioa.
Lehiaketan parte hartzea doakoa izango da.