Jakintza Ikastolako Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleok, aurten ere, Donostiako Unibertsitate Publikoko Magisteritzako fakultatera joan gara, eta hango ikasleekin lanean eta jolasean aritzeko aukera izan dugu. Bi egunez, beraiek prestaturiko tailer ezberdinetan hartu dugu parte. Gure ikastetxeetako geroa dira haiek, eta ikasketa prozesu honen bidea eginez, unibertsitatean landu eta prestatutako hainbat jarduera praktikan jarri nahi izan dituzte gurekin.
Jubilazioan esku artean kontu asko dituzten arren, honako elkarrizketa hau egiteko irrikaz topatu ditugu Dani Goñi Irazusta eta Nere Ugarte Organbide, Zurriola ikastolako irakasle ohiak. Groseko auzotarrak dira eta hezkidetza eta euskalgintzan azken hamarkadetan auzoan izan diren hainbat egitasmoren oroitzapenak ekarri ditugu lerrootara. Esaterako, Zurriola ikastolan kaldereroak euskaraz kantatzeko erabakia hartu zutenekoa, edota genero-rolen azterketari buelta bat ematea beharrezkoa zela iruditu zitzaienekoa. Testuinguru honetan garai bateko kontuez jarri ditugu hizketan.
Herrera ikastetxeko LH6ko ikasleak gara eta, batez beste, 11-12 urte dugu. Artikulu bat prestatu dugu eskolatik institutura zein aldaketa daude jakiteko eta ikasleek hau nola bizi duten ezagutzeko. Gure helburua da eskolatik institutura joatean zer aldaketa egongo diren jakitea. Horretarako, ikasleen iritziak jaso ditugu elkarrizketa eta galdetegi bat eginez.
Ane Astigarraga haur hezkuntzako irakaslea elkarrizketatu dugu. Urte asko daramatza Amara Berrin bizitzen, eta auzoari buruz eta bere bizimoduari buruz galdetu diogu.
Harri Berri-Oletako ikasleek, beste eskola askotan bezala, gaztelera erabiltzen dute euren arteko harremanetan. Euskara ezagutzen eta dakiten arren, askotan, eskola orduetan irakasleekin bakarrik erabiltzen dute. Hori horrela izanik, ikasturte hasieran, euskararen erabilera bultzatu eta motibatzeko nahian ‘Euskaraz hazi eta ikasi’ proiektua martxan jarri zen 3. zikloko ikasleekin.
Amassorrain ikastolako 6. mailako ikasleek sektore ekonomikoak landu ditugu ikasturte honetan. Horretarako Añorgako arlo desberdinetako protagonista garrantzitsuenak hautatu ditugu, horietako bat Cementos Rezola fabrika delarik. Laura Egido bertako langilea da, eta bere esperientzia kontatu digu elkarrizketa honetan, baita lantegiak nola funtzionatzen duen ere.