Hontza Liburudendako egoitza fisikoa itxita dago, baina online saltzen eta liburuak bidaltzen hasi ziren duela astebete. Liburuaren Eguna dela eta ezer berezirik egiten ari ez badira ere, gaurko eguna dela eta eskari gehiago jaso dituztela dio Ramon Tatiegi Tati liburu dendako saltzaileak.
Liburuaren eguna ezberdina izaten ari da aurten. Konfinamendu garai berezi honetan, azokarik gabe geratu dira sortzaile, dendari eta irakurleak, bakoitza bere etxean. Harkaitz Canok idazle moduan egoera nola bizi duen azaldu digu.
Gipuzkoa plazako Liburu Azokan duela bi urte jarri zuen postua lehenengo aldiz Ines Garcia Tobacco Days liburu dendako jabeak. Poztasunez bizi izan du esperientzia hori, baina aurten ez da azokarik egongo eta horrek ezinbestean eragina izango du gaurko eguneko salmentetan. Pozgarria izan ohi den egun hau modu desberdin batean biziko du.
Kaleak hutsik izan dira aurtengo liburuaren egunean. Konfinamenduaren erruz, urtero giroa alaitzen zuten azokak etxeetara eraman behar izan dituzte antolatzaileek. Adolfo López Gipuzkoako liburu-denden elkarteko presidenteak saltoki txikien arteko elkartasunaren garrantzia azpimarratu du.
Bikote batek itxialdian bere distantzia pertsonala bizi du. Gobernuak esango du noiz arte, istorio labur honek kontatzen du nola.
Iñaki Martiarena 'Mattin' (Donostia, 1967) Informazio Zientzietan lizentziaduna. Euskarazko prentsan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Hainbat esparru grafiko jorratu ohi du: ilustrazioa, komikia, umore grafikoa, sormen tailerrak, etab. Haur literaturako liburu ugari ilustratu ditu. Belardo komiki pertsonaia ezagunaren sortzailea da.
Zer espero dugu elurra nekez eta bakan egiten duen lekuetako biztanleok elurraren zain gaudenean? Seinale bat? Denbora geratzea? Zerotik hastearen kimera? Poetak inbidia dio xamanari: haren lekuan jarri nahi luke babes-erregua poema bihurtzeko.
Aritz Gorrotxategiren narrazioko protagonista sarritan joaten da igerilekura ariketa pixka bat egitera. Ohituta dago igerilekuan batera eta bestera ibiltzen. Baina, gaur, zerbait arraroa bezain absurdoa gertatuko zaio.