Aste Nagusia bukatuta eta jaietatik pixka bat errekuperatuta, IRUTXULOKO HITZAk Donostiako Piratekin hitz egin du, balorazioa egiteko.
Aste Nagusia berez bart bukatu bazen ere, Donostiako Piratek egun bat gehiagoz luzatzen dute jaia, antzerki dibertigarri baten bidez urteko errepasoa egin eta Parte Zaharra jai giroan murgiltzeko.
Gaur arte, hiru kaleratze egin behar izan dituzte guneetatik erasotzaileak kanporatzeko. Gainera, mutil gazteen zein poliziaren jarrera arbuiatu dute.