Abenduko Txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Adarrara joan ala adarra jo? Kantatu ala entzun? Garagardoa ala ardoa? Zinema ala dilema? Manta ala bata? Dena egin nahian Olentzerori eskatuko diozu egunei ordu gehiago oparitzea. #BodegaAlaPetaka?
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Ni, zu, biak. Lanegun, opor, zubiak. Pasatzeko beharrezkoa dena da, ia dena. Begiratu ingurura baduzu eta zer ospatu, kutixiak egin, merezi du #PurrustadakPurrustada #MomentukoaOrain
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Santo Tomaseko ferian, txorixua ta ogia. Lapurrak ere badabiltza-ta ireki ondo begiak! #TralaraEtaTralara #TralaraEtaTralara
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Sagitarius onena dela zalantzarik? Gitarra dantzan atera eta kaña bat esku artean. Lanean emozioen kudeaketa eta kodeaketa, bizitzan adrenalinaren alboan. Iji eta aja, heldu da beste urte bat. Zoririk onena zeuri eta zeure ondokoei. #GoraBesarkada
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Ur artean zabiltza gusturen, Piscis maitea. Korronteak estu zauzka baina baduzu indarra kontra egiteko ere. Batzuetan egitea komeni da. #KorronteAlternoa
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Saltoka saltoka nabil ni gustora, salto eta salto eta zutik beti. Hori zara zu, Aries, bizitzako funanbulista. Baduzu sokaren gainean joateko dohaina, baina kontuz arriskuan jartzen dituzu eta ingurukoak. #Ekilibrista
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Zureak egin arte egin du zureak. Durangora joatea aukera bat duzu, baina adi: Totiren ilara luzea eta Izaroren limoien garratza gainditu beharko dituzu. Zentzumenak aktibatu itzazu, arren. #Limoikada
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Olentzerori eska zeniezaioke bai, baina aspaldi dakizu zein den amarrua: zeure burua engainatzeko estrategia merke bat. Izan Olentzero egunero, opari fisikorik gabe. Oparitu ikatza, azukreduna. #OleOlentzero
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Greba orokorra nahikoa ez, eta sistema hau hankaz gora jartzeko unea da. Goxotasuna eta garraztasuna, erdi eta erdi. Garrasia eta muxua. Borrokatu eta zaindu #BesarkatuEtaErre
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Abendu hasieran dauden jaiegun arrotzei zubia esaten diozu. Urkulluren falta somatuko duzula-ta penatuta egin duzu asteburua. San Tomas egunean taloa glutenik gabe eskatuko duzu. #HauKuxidadea
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Feministaldian ilara egingo duzu. Sartzen lehena zeu, eta azken kontzertu festan irteten lehena zeu. Bizipoza zer den. Bakarrik ezin da, lagunekin bai. Adi, ondoan nor esertzen zaizun, agian larunbat gauean tabernatik berekin aterako zara eta.
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
San Tomaseko eguna aproposa da talo arteko jokuari heltzeko… bila ezazu biltokian galdu gabeko zapi berri hori, abarkak aproposak baitira lokatzetan ibiltzeko! #AbarkakEstu #Biltokiki
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Zain eta zain eta zainetan odola. Eta zain eta zain eta zainzuriak platerean. Eta zain eta zain eta zaintiratua besoan. Eta zain eta zain eta zaintza greba orokorra. #DenonEskubideaDelako