Abenduko Txoroskopoa
Aquarius: urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Denetarik ikusi duzu, eta onartzear zaude bizitza gazi-gozoa dela. Udazkenak badu gazitik baina abila zara gozoa bilatzen, turroietan bada ere. Jarraitu alde gozoa bilatzen, gazia bakarrik etorriko zaizu eta. #GozoGozo
Piscis: otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Illunberako plana egin duzu, txorizo eta guzti. Oinak lurrean eta burua airean, eraman koadernoa, izango duzu eta zer idatzia, ondoren erabiltzeko modukoa. #EntzunEtaIkasi
Aries: martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Gerturatzen ari zara edo gehiago urruntzen? Batzuetan ez da erraza antzematen. Utzi bakoitzari bere espazioa, denbora, norberak egin behar baitu berea, interbentziorik gabe. #BakoitzakBerea
Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Kaleko afari solidarioen gaiak baditu hainbat ertz. Zurea zein den badakizu? Zure diskurtsoan zulorik ba al dago? Norengandik zaude gertuago? Egin galderak zeure buruari, denok dugu eta zer aldatua. #NorbereKASa
Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Iritsi da zure aroa, Gemini maitea, distira distiraren gainetik dagoena. Zuk ez duzu horrelakorik behar, urte osoan zara purpurinadun, eta badakizu. Argitu ezazu iluna, Biltokia edo Arrano, adibidez, santomasetan. #PurpurinaAbarketan
Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Heldu da osaba astun horri merezi duen erantzuna emateko garaia. Nahikoa irentsi behar izan duzu eta familiaren aitzakia iraungita dago aspaldi. Otarrainxka eta patea, hartu hortarako tartea! #IxilikanYa
Leo: uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Abendu hasieran dauden jaiegun arrotzei zubia esaten diezu. Asteburuei etekina aterako diezu mendian. San Tomas egunean taloa glutenik gabe eskatuko duzu. #HauKuxidadea
Virgo: abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Bizipoza zer den. Bakarrik ezin da, lagunekin bai. Adi, ondoan nor esertzen zaizun, zinemako iluntasunak, batzuetan zita batera gonbitea dakar.
Libra: irailaren 23tik urriaren 22ra.
San Tomas eguna Grosen, giro jatorrean. Andoni Ollokiegi, taloa eta sagardoa. Zer gehiago nahi duzu Gabonak hasteko?
Escorpius: urriaren 23tik azaroaren 21era.
Maratoietan parte hartzen hasi zara, hurrengoa San Silvestrea da. Prest? San Silvestre, bañito eta poteo. #urte berri on!
Sagitarius: azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Sagitarius onena dela zalantzarik? Gitarra dantzan atera eta kaña bat esku artean. Lanean emozioen kudeaketa eta kodeaketa, bizitzan adrenalinaren alboan. Iji eta aja, heldu da beste urte bat. Zoririk onena zeuri eta zeure ondokoei. #GoraBesarkada
Capricornius: abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Adarrara joan ala adarra jo? Kantatu ala entzun? Garagardoa ala ardoa? Zinema ala dilema? Manta ala bata? Dena egin nahian, Olentzerori eskatuko diozu egunei ordu gehiago oparitzea. #BogegaAlaPetaka?
Zapaburius: otsailaren 29tik 31ra.
Santo Tomaseko ferian, txorixua ta ogia. Lapurrak ere badabiltza-eta, ireki ondo begiak! #TralaraEtaTralara #TralaraEtaTralara