Apirileko txoroskopoa

CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Estimulu zale hori, aparretan bizitzea gustatzen zaizu eta olatua aspaldi amaitu da. Hondarrak ito arte ez zara konturatu bizi duzuna efimeroa dela eta hasiera batek amaiera duela helburu. Hasiko zara berriro, lasai. #HasieratikAmaierara
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Bizitzeko modu bat baino gehiago ezagutu duzu udaberriko oporretan. Musikaz blai, gora tragoak eta gora bizitzak! Kanpineko usaina zein ederra, lagunaren zapatilen usaina… aix, ez dago hori baino kolonia sendagarriagorik #ZainduMaiteDuzunHori
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Hasia zara udaberriakin batera putzuen jabe egiten, sekula izateari utzi ez badiozu ere. Hortzak zorroztu eta egin kosk harrapatu nahi zaituen esku handi horri. #ZapalduZapaltzaile
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Masa turismoak kikildu zaitu Bulebarrera agertu zaren horretan. Non daude donostiarrak? Inor gelditzen al da oraindik erlojuan? Kaiko lateoak jarraitzen al du? Txanponik botatzen al zaie saltoka aritzen direnei? #Surfiola? #EzEskerrikAsko
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Zinemarako parada aproposa izan duzu oporraldi hau. Irati filma hirugarrenez ikustera animatu nahi izan dituzu lagunak. Donostiako Zinemaldi Alternatiboan emango al dute? Gonbidatuko al dituzte aktoreak? #BatekDaki
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Korrikarik gabeko apirila, ez al da oporraldi hila? Euskara erabiliko balitz ahoz aho eta tragoz trago, erabiliko parrandan izotzen pare. Baina gure izotzak badirudi ubeldurentzako gordeta ditugula, eta euskara erabiltzen dugula gaztelaniaren hantura mugatzeko. #RegetoiaEuskaraz #KarkastiloBorrokatuSoundSystem
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Festarik festa, tabernaz taberna. Hasi da beltza limoiarekin nahasteko garaia! Bazkalaurretik paregabea, iluntzean paregabea… Xirriak egiteko laguntzailea! PintxoXirriSiesta, bai esan? #ErleakLoretikEztia
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Instafitnes kanpainaren jarraitzaile sutsua zara. Daitorzu: mendira kronometroa jarrita igo zara, eta puntan historia bat egin duzu sareratzeko, eta historia egiteko erabili duzun mugikorra, kantinplora baino handiagoa da. #MendiraJoatearenPresa #KantinploraHandienAldekoTaldea
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Eguraldi txarrak berri onak dakartza: pelikula txar bat eta mantapeko xirriak. Bila ezazu berotasuna eguzkirik ez dagoenean. #PelikulaTxarraNahita
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Topagunean parranda elkarrekin egin zenuten baina ez zinen ausartu ezertxo ere esatera. Aitzakia bat bilatu behar duzu desio duzula jakin dezan, eta «atsegin dut»-ak ez du balio #PasaEkintzara
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Errenta aitorpenaren antzeko formula bat behar duzu laguntasunarekin. Ohituta zaude besteengandik dena jasotzera, baduzu garaia zuk ere jasotakoa itzultzeko #ErrentaAitorpena
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Irakasle ugari dituzu inguruan eta nekatuta zaude watxap taldean mendira joateko proposamenekin, beti oporretan! Irakasleen oporrak sufritzea da benetako Via Crucis-a, baina lasai, udararako bi hilabete arnas gelditzen dira eta #GurutzeBidea
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Egiten ari zara eta ez da gutxi, baina beti lehen lerroan egotearena derrigorrezkoa da? Diziplina guztietarako balio duzu baina puntaren puntan beti? Nekagarria izan zaitezke, hausnartu ezazu horretan #TokiGuztietanZaude