Apirileko Txoroskopoa

Aquarius:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Hobeto zaude, Aquarius, eta zure ingurukoek nabaritu dute. Nagiak atera dituzu, ez duzu beste ezer behar, atseden pixka bat besterik ez zenuen nahi. Lagunak aldamenean dituzu. Elkarrekin, baina nor bere lekuan. #lagunekinbai
Zure kanta: Laguntasuna bazen apurtezina, Verde Prato eta Bronquio
Piscis:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Baduzu zilbor-hestea mozteko ordua. Baduzu lana eta etxea, baduzu bikote eta lagunartea. Egidazu kasu, zure gurasoek ere badute aurrera egiteko garaia, aspaldi da kabia utzi zenuela. Hori bai, bueltatu tuperrak. #kopeta
Zure kanta: Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak, Mikel Laboa
Zapaburius:
Otsailaren 29tik 31ra.
Gaur loratu ahal izateko, atzoko arantzei ere begiratu behar diezu, Zapaburius. Ez saiatu izanaren damuari behar baino garrantzi gehiago ematen badiozu, erabakia lehenago ez hartu izanaren damua izango duzu bihar. #badagaraia
Zure kanta: Aurpegian, Merina Gris
Aries:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Nekatuta zaude, Aries. Katarro zikin horri ezin buelta emanda. Lasai, udaberria iritsi da eta zure indar eta bitamina faltak bukatu dira. Kabezerakoak behin esan zidan bezala: eguzkia ateratzen bada, hartuzan, neska!. #probestu
Zure kanta: Azken eguzki printzak, Olatz Salvador
Taurus:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Ez dakizu beharrak eta nahiak adierazten. Ez dakizu eskatzen. Ez diozu inori enbarazurik egin nahi, ez duzu inork astuna zarela pentsatzerik nahi. Ez duzu zorretan egon nahi. Taurus, maitasunak ez du horrela funtzionatzen. #ezbadakizuikasi
Zure kanta: Heldu eta Badoa, Kaskezur
Gemini:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Udaberriarekin batera iritsi zaizu maitasuna, bere zapore sutsu guztiekin. Behingoagatik maitemindu, eta, hara non! Beldurrak akabatzen, zu. Ez satortu, Geminis, ez da koldartzeko unea. #ezeginbetiegitenduzuna
Zure kanta: Maitemindu kontuak, Epelde eta Larrañaga
Cancer:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Cancer… Ez dakit zaharra zaren gazte plantak egiten edo gazteegi zahartu zaren. Aho-bizi, belarri-prest edo pottorro-bero. Ez dakit zer nahi duzun, zuk zeuk ere ez, baina behin izena emanda… Egin beharko, ala? #dale
Zure kanta: Gure bihotzaren taupadak, Bulego
Leo:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Estresatuta zabiltza zure pisuko landareen heriotza tasarekin. Normala. Ez dakizu landareak zaintzen. Eskerrak apirilak eguraldi ona eta polen tona bat dakarkigula. Ahaztu alergiak eta ureztatu potoa behar bezala. #ximaur
Zure kanta: Landare O, Big Bob Railroad
Virgo:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Udaberriak aztoratu zaitu, baina ez duzu norekin baretu? Apirilaren 12a duzu gau onena. Eta bestela, saiatu Tinder, Grindr, Meetic edo, ez dakit, Kaixomaitiarekin; baina, mesedez, ez deitu zure ex-ari. Benetan ari naiz, EZ DEITU. #hobeidor
Zure kanta: Ezin dut sinetsi, Naxker
Libra:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Arrazoi guztia du, Libra. Ezin duzu horrela erreakzionatu. Hala uste baduzu ere, gauzak ez dira bat-batean eta espero gabe gertatzen. Norbaitek egiten ditu. Norbaitek egiten dizkizu. Antolatu zuk zerbait behingoagatik. #titipisutsu
Zure kanta: Konpromezu, Physis Versus Nomos
Escorpius:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Bada denbora elkarrekin nola jokatu asmatzen ez duzuela, elkarrizketak aletu zirela eta bien artean amiltza zabaldu dela. Baina, Escorpius, zubitxo bat dago eta beste aldarte batean zaudete. Gerturatu, eskertuko du. #urabadago
Zure kanta: Inork entzuten ez gaituenean, Esanezin
Sagitarius:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Errazena gertukoekin ordaintzea da, baina zure amak ez du duzun lan kargaren ardura eta lagunari 2018ko zerbait aurpegiratzeak ez du arinduko. Inori garrasi egitekotan, egin nagusiari. Edo erre bulegoa. Edo bulegoak. Baina zaindu hurbilekoak. #emansu
Zure kanta: Zaindu maite duzun hori, Ruper Ordorika
Capricornius:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Zure neurrira egindako hilabetea dirudi apirilak, Capricornius: lan gutxi, txangoak eta ingurukoez disfrutatzeko tarteak. Eguzkiak lagunduko zaitu eta ingurukoak argitara eramateko indar eta karismaz lepo ibiliko zara. #argizaiola
Zure kanta: Izpi, Ke Lepo