'Asteburu euritsu, izerditsu eta itsuaren iragarpena'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Datorren bertso saioarekin zer egin: Durangaldean Mordorren baino euri gehiago dago iragarrita, eta gorroto duzu galtzen barrenak bustita dituzula ibiltzea. Aizu, praka kanpanak modaz pasata daude, eta tira, mesedez. Ezetz, ez direla berriro modan jarriko. #ForeverKanpanak Piscis: otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Eguraldi aldaketa bortitzek egoera animikoan eragiten dizute. Zure mesfidantzak gailurra jo du: eguraldi aldaketak shock batean murgildu du zibilizazioa, ala mugimendu politikoen oihartzuna bigarren planora pasatzea lortu dutela sinetsita zaude. Faktore astronomikoak ere gure aurka. #KonplotSinFronteras #COP23 Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Oraaaaindik Maialenen bertsoarekin txundituta? Edo polboroiak atragantatuta? Halako batean tontakeria guztia kenduko dizun sustoa eramango duzu, ikusiko duzu: ez duzu barkillo, ez barkito izango, adi ibili asteburuan izango duzu eta ezustekoa. #tontakerigutxioaries #ezdabroma Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Asteburu honetan komeriak: behobiaren kontuarekin gainezka daude jatetxe osasuntsu guztiak eta beldurrez zara ea kuadrilako haragijaleek ez ote duten burutapen zororen bat izango bazkarirako. Dena-bio, begeta eta superkirolariaren prototipoaz nazkatuta. #egingedar #BehobehoKeBes Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Bertsolaritzaren topean, dilubiyo torpean, aitatasunarekin topatu egin duzu kolpean… bai, bai orain kristo guztiari aita izateko inongo intentziorik ez duzula esplikatzera… Hala ere, ekarpen polita bai horixe! Aste honetan Durangon (ez, oraindik ez gara azokaz ari) lehen faseko finalaurrekoak amaituko dira, eta bertara joateko azken txartela lortu duzu, Bertsofrik ederra eginda zaude. Bertan topatuko duzu zure azken ligea, txukun eta perfumatuta joan! #CasteloMontainFather #Bertsofriki #PerfumeaVSpurpurina Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Azken boladan ez duzu zortea aldeko. Lasai, ekaitz guztiak dakar lasaitasunaren samurtasuna (edo hori diote astEROideek). Lana bilatzen tematuta zabiltza, prozesua luzea izango da, baina izan pazientzia zuretzat propio egindako proposamen bat iristear da eta. #paZientzia #eosiLoteriya Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Leo, Leo, Leo… udan jaio zinen, eta ez daramazu batere ondo hotza, denboraldiko lehen katarrotzarra hartuta erosi beroki puska bat! Eta jantzi goxo-goxo! Zure udako ligeak oraindik esperantzak ditu zurekin… eta zu largak ematen, argi ibili jarrera horrekin, bueltan etor daiteke eta ijiji… #OstiszeHotza #kenduLargak Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Erretzeari utzi eta monoa ekiditeko zer eta infusioak hartzen hasi zarela? estratega galanta! Hala ere, eutsi horri eta ez sartu ahal dela zulo ilunetan! Behobia dela eta zuri korrika egitea ez zaizu gustatzen, Dbus-a hartzeko ere nekez egiten duzu, beraz zuregatik bada lasterketa honek jaaaai! #armoniKainterior #BehobiaInterior Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Bilboko manian 1,55 euro utzi eta gero Maddalen Arzallusen Doraemonen agurrarekin fliping jarraitzen duzu, eta zer eta Antena3-en bota dutela… besterik ez zenuen behar gehiago sutzeko. Atera Behobia entrenatzera haserrea husteko. #PronPonPonBehobia-BruselasenGoraPugdemon Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Hotzak ustekabean harrapatu zaituela? Hamaika entzuteko jaioak gara! Zeure hilabetea da-eta! Beti egiten du hotza! Nola da posible aurten ere gaixotzea? Ez izan kexati, alkate (g)oiari argazkiak ateratzeko egun ederra baita, ziur korrikako petoarekin jarraitzen duela udaletxe inguruan. #BadakizuBaietz Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Urte askoan ezin izan duzu Behobian parte hartu, baina aurten bai: zeure urtea da. Maite zaituzten guztiak izango dituzu ondoan korrika edo Kursaal inguruan zeu animatzen. #PozikNagoLagunaIritsiDaEguna #TxoriaNuenMaite Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Asteburu konpletoa honakoa. Hamaika asmo eta bi egun huts. Non bukatuko duzun argi dago, ez al da? Tira, aholkuren bat nahi izanez gero, lasai egoteko esango dizut zurrumurru gehienak gezurra izaten baitira. #HortxeDuzuFandanguaGeureGustukua Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Behobian aterako ez zarenez lo luzea egiteko asmoa zenuen… ajaja. Donostian halako egun batean goizean goizetik jaiki beharko ez zinela uste zenuen? ajaja. Baina ez hainbeste kexatu! Earki pasatzen da-eta buelta-bueltaka. #AupaHi!