Azaroko Txoroskopoa
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Kosta egiten zaizu gauza berriak esperimentatzea, zure konfort gunetik ateratzea. Hobe duzu arriskua hartu eta erabaki hori hartzea, ez zaizu damutuko. #AteraZulotik
Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Udazkena ez da urtarorik alaiena, baina zure aldartea aldatzeko bikaina da, ordea: eutsi gustuko duzun horri eta egin planak zure lagunekin, hori da egoerari buelta emateko errezetarik onena. #MalkoekAlderantzizkoBidea
Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Arimen gaua edo garagardo feria? Hilerrietako sua edo txosna giroa? Batzuetan ez dago aukeratu beharrik. Gure zaharrak oroitu itzazu gustatzen zitzaien moduan, loreak eskuan eta abestiak kantuan. #ArimakPiztu
Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Oraindik garaiz zaude zure neguko txortalaguna aurkitzeko, Taurus maitea. Gonbida ezazu palomitak eta coca-cola eskuan pelikula txar bat ikustera, gainontzekoa zure esku. #EzHorregatik
Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Arrazakeria, turistifikazioa… ederra geratzen ari zaigu gure Donostia. Gonbidatu familia, lagunak borrokara, antolatu harrera sareak, babestu Kaleko Afari Solidarioak, dena dago eta irabazteko. #ZerDanGureDonostia
Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Bati kontu bat, bestearen kontura. Besteari iseka, zenbati barre. Hasi zintzoa izaten, zure lagun guaiak ere nekatuko dituzu eta. #InpostoreDenaDuzuAlde
Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Hilabete honetako eklipsea oso indartsua da zuretzat. Jupiter eta Saturnoren energiek indarra emango dizute, baina baduzu atzetik indar ezkutu bat, geldiaraziko zaituena. #Katastrology
Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Udazkeneko latentzia kostatu egiten zaizu. Iluntzeak goiztu dira, eta zuk, gautxori, argirik ia ez duzu ikusten lo asko egiten duzun egunean. Lana bilatzen hasteko garaia duzu. Marteren energiak lagunduko dizu aldaketa honetan. #GaueanLorikEz
Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Egun batetik bestera ez da ezer aldatzen ez baduzu zeuk aldatzen. Arratsalde umoretsuak nahi izanez gero, eman umorea arratsaldeei. Hain sinplea? BAI! #NorkBereGogoa
Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Iluntzean zurito bat hartzeko gelditu eta goizaldean croissanta janda etxera. Gosariak afariak baino garrantzia gehiago duelako. Afaldu-denbora-galdu erabakitzeko aukera dugu. #EzDenok
Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Tabakoa uzteko garai bikaina datorkizu. Neptuno eta artizarraren erdi-erdian zaude, hauek babestuko dute zuregan hilabete honetan. Adi, oro ez da beti urre. #Nikoren-alaba-al-da-tina?
Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Kapritxoz kapritxo daramazu urtea, eta oraindik ez zara ase. Inoiz ikusiko al duzu kapritxoen atzean zer dagoen? #GaziGoxo
Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra.
Urak eraman zaitu Valentziara. Urak dakarrena urak daroa. Ikusi duzuna zeuk soilik dakizu. Orain badakizu, lehen ez zenekien zerbait. #BetiIkasten