Azaroko txoroskopoa
Halloween edo Gau Beltza. (Argazkia: Joseba Parron)
Aquarius:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Ados, bai, azaroa ez da izaten hilabeterik zirraragarriena… Ala bai? Ez dakit badakizun, baina Antiguan hirugarren jai batzuk ari dira antolatzen. Birekin nahikoa ez eta hiru kudeatzen ari dira, zu bezalaxe. #lotsagabe
Zure kanta: Hiru izar, Gozategi
Piscis:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
«Azaroak 11, San Martin eguna, hauxe da zoritxarra izandu duguna, nonbait guretzat zegon, guretzat fortuna, kartzelan pasatzeko zenbait egun ona», dio haur kantak. Zu ez zara haurra, baina badakigu azkenaldian zer zaren. Ez dugu ulertzen nola izan zaitezkeen horren zerria. #kartzelara
Zure kanta: Kartzela, Zea Mays
Zapaburius:
Otsailaren 29tik 31ra.
Donostian dena aldatzen da, denak berdin jarrai dezan, Zapaburius, aspaldidanik datorren ohitura bat da. Bere horretan jarraitzen du, de etxo. BAINA, hori ez da aitzakia bat hartzea ekiditen ari zaren erabaki horiei aurre egiten ez hasteko. #kirtenariheldualakirtenaizan
Zure kanta: Aldentzen banaiz, Herenegun
Lanbroak janda zabiltza duela aste batzuk, Aries, iristear dagoen horri nola heldu asmatu ezinik, ez arre ez so. Egunen argi galeraren kontrara, azaroak lanbroa desegingo du eta garbi ikusten ez zenuen hori definitzeko balioko dizu. Hiru arnasaldi sakon hartu eta lan erdia egina izango duzu.
Zure kanta: Ipar Haizearen atearen aurrean, Zea Mays
Taurus:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Karmele, Maspalomas, Jone, batzuetan, Aro Berria, euskal zinema oso aldatuta dago, ezagutezin. Ez omen zegoen zineman euskaraz ezer ikusterik eta, konturatzerako, aukera andana ikusgai. Zu ere oso aldatuta zaude, ezagutezin, eta erabaki duzu zer ikusi nahi duzun. #begizjota
Zure kanta: Begiak ideki nituen, Jurgi Ekiza
Gemini:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Tinderren ezagutu zenuen hura nola utzi ez dakizula eta, buruhauste ederra duzu. Ideia bat izan dugu, Eneko Goiaren azken hitzak pixka bat aldatu eta aurrera: muturreko jarrera horiek zarata dira momentu honetan, zure joera izan da pentsatzea denok alprojak garela eta pertsona guztiek gezurrak esaten dituztela. Horri aurre egin behar zaio eta horretara animatzen zaitut, baina ez nirekin. #Agurbenur
Zure kanta: Agur, Brigade Loco
Cancer:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Gogoratzen zara Bartzelonako abenturekin? Katalana ikasteko egin zenuen saiakera hartaz? Procés-a Donostiako eguraldiaren iragarpena balitz bezala jarraitu zenuen garaiaz? Sentimendu polit horiek guztiak beharko dituzu asteburu honetan Donostia-Behobian izena eman duten katalan guztiak jasateko. #siqueespot
Zure kanta: Agafant L’horitzó, Txarango et al.
Leo:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Nekatuta zaude, logalea duzu egunean zehar, umore aldaketa bortitzak izan dituzu, denek nabaritu dute, eta zure lan eta ikasketa errendimendua txikiagoa da orain. Hipokondriakoa zara, bai, baina lasai egon, ez da minbizia, ordu aldaketa da. #penetanbizi
Zure kanta: Soldadu sartzea, Bilintx
Virgo:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Gau Beltzean aspaldiko mamu bat berpiztu zitzaizun, Virgo. Eskerrak gau horretako kontua besterik ez den izango eta ez zaren mamu horren izarapera itzuliko. Ezta? EZTA??? Ez da ideiarik onena, beste behin, zaharrak berri izatea. #lanpaskonplexua
Zure kanta: Bonbolostina, Alboka
Libra:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Umoretsu zaude, Libra, urteko zure aldi gustukoena hasia baita jada: hilabetez bildu duzun egurrarekin egindako sua, manta azpia, etxean duzun ogi egin berria, etxe inguruko basoak hartutako tonalitate marroixkak… Beste aitzakia bat etxetik ez ateratzeko! #etxekozokoanazalazurbil
Zure kanta: Udazkenean erortzen, Urgatz
Luze hartu du, baina azkenean heldu da zure sasoia, Eskorpius! Hilabete egokia duzu azken urteen errepasoa egin eta datozenei nola heldu nahi diezun hausnartzeko. Ez gehiegi zigortu zeure burua, dena den, helduaroa gezur handi bat besterik ez da. #noraezean90ekouzta
Zure kanta: 90, Merina Gris
Sagitarius:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Inguruan erreferenteak izatea ondo dago, Sagitarius, baina euren bizi erabakiak ez dira ezinbestean jarraitu beharreko dogma zurrunak. Begiratzen zaren ispilu horiei balio dienak ez dizu zertan zuri balio. Begirada zabaldu eta ikusiko duzu badaudela beste hainbat eredu.
Zure kanta: Zigortuta, Ken Zazpi
Capricornius:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Ez dakit Done Martini, Done Anderri, Ama Kandidari edo nori jarri dizkiozun kandelak, Capricornius, baina denbora zeneraman halako zerbaiten atzetik, eta lortu duzu azkenean! Hurrengo oporraldia nora izango den eta zer egingo duzuen aukeratzea baino ez zaizu gelditzen. #zabaladaGaztela
Zure kanta: Opor guztietako zalantza, M-ak




