'#Gu ere bai'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Aurreko asteburuko planari jarraiki, Lapurdira joateko plana egin duzu, baina gertu dagoenez Donostian bazkaltzea erabaki duzu… kontuz! Toki chic guztiak ez dira zure mailara iristen! Onena etxean bazkaltzea izango duzu, ustekaberik nahi ez baduzu behintzat #alwayschic
Piscis: otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Zure ikarak gora egin du Usurbilgo kakalarria dela eta, iturriko urik edan gabe, platerak garbitzeko latexko eskularruak… dutxatzerakoan ere betaurrekoak eta tuboa erabiltzen hasita zaude… beraz, gomendioa: ardo botila bat ustu kantinploran eta aurrera! #lamaskara #Donostiakobardoa #WomanCryIfYouWant
Aries: martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Koaderno berria erosteko garaia duzu. Zure zentzumen guztiak alerta dituzu eta zure burutapenak Eider Rodriguezen liburuan aurkitzeko modukoak dira… autobusean, bizikletan zaudela idatz ezazu! zure poroek literatura erditzen dute tantaz tanta… #facebookenezarren #ezdatokiona #kalterako
Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Zer pasa zaizu aurpegian, txo? Hilabete honek zure alderdirik karitatiboena azaleratzeko aukera eman dizu, estetikaren iraultza da hau. Movemberraren mugimendura batu nahi izan duzu edo… biboteak maite dituzu eta kitto? Kar, kar, kar… bigarrena ziur! #BibotearekinAskozHobe #NoSomosAmigasNosComemosElCoño
Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Larunbata egun handia da. Zuretzat… hainbestean gordetako amorru eta gorrotoak atera, babesa sentitu eta ahaldunduko gaituen bideari elkarrekin ekiteko aukera. Geminik ez du barkatuko! Adi, matxirulo: geminiak parean gaituzu! #GureaEginez #A25ManiraJa! #MeGustaSerUnaZorra
Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurkako manira joateko intentzioarekin? Izan ere, futbol partida dago aldi berean. A zer dilema puska! Gaur egungo maniak oso aspergarriak dira, oihurik ez, adrenalinarik ez… Partida on batek eman dezakeena ez zenuke ezerengatik aldatuko, eta badakizu. #HurrengoLarunbateanIzangoNaizFem
Leo: uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Parranda gogoz zabiltza eta Emakumeen errugbi festara joatea erabaki duzu, baietz bi gintonic edan eta plakaketak egiten hasi! Ajea pasatzeko A25 manira joan beharko… bestela urte osoan entzun beharko dituzu zure militantekideak…#errugbidoka #A25mani #InorkEzDitIxtenAhoaNiBetiAurreraNoa
Virgo: abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Urteroko zitari uko egin eta atzerriratzea erabaki duzu zure lagun talde kuttunenarekin. Askok kritikatuko zaituztetela jakin arren zuri bost, infusioen poltsatsoak ireki eta zigarritoak egiten dituzu zure behar gorria baretzeko asmoz. Akabo, manietara joateari utzi diozu erretzeko tentazioan ez erortzeko, joño, joño, ba esplikatu gauzak ondo! #ErbesteraNindoalarik #InfuZigarretak
Libra: irailaren 23tik urriaren 22ra.
Gainean da black friday, zure udazkeneko denboraldirik gogokoena, prezioak behera. Baina, oraindik ez zara konturatu multinazionalak aurpegira barre egiten ari direla. Airbnb-n zuk ere black friday oferta jarri duzu, turistak erakartzeko asmoz. #yonosoytonto #DiganLoQueDiganLasMujeresEstamosEnGuerra
Escorpius: urriaren 23tik azaroaren 21era.
Sare sozialak azaroaren 25ari buruz josita daude. Donostian azken hilabeteetan ezagun egin diren eraso matxistek gainezka egin dute zure bihotzean. Ostiralean La Furiaren kontzertuaz gozatzea eta larunbatean manira joatea baino plan hoberik? #SoyTuAmigaYCompañeraQueAcosasEnLosCentrosLiberados
Sagitarius: azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta, lehenengoz pentsakor jarri zara. Zeure sexu ehizaren barruan inoiz iraindu al duzu emakumerik? Hainbeste urteren ostean merezitako hausnarrari hasiera eman diozu: zorionak! #ZeGuapaZaudenEstereotipoGuztiakZalantzanJartzen
Capricornius: abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Ostiralean non tokatzen da mikro irekia? Zein da abestea falta zaizun abestia? Gaia indarkeria matxista izanik… ez zara bada Ken Zazpiren Ilargia abesten jarriko, ezta? #SombraAquiYSombraAlla #NoVoyADormirConTigoEstaNoche
Zapaburius: otsailaren 29tik 31ra.
Irrikitan zaude Donibane Lohizunera joateko, Maialen Lujanbiok Irunen egindako erakustaldiaren jarraipena ikusi nahi duzulako. Hurrengo astean zehar, lankideei han egon zinela errepikatzeko asmoz.


