'Jaio. Berri. Pentsionista'
ESCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Udazken arratsaldetan, iluntzean duenean, hostoak erortzen dira txokolate artean. Txokolatea jateko txokorik ederrena: Txindoki. Ziza-lekurik ezagunena: Aralar. Zirri lekurik gustukoena: edonon. Kosmosak zuretzat prest duen urtea: aparta, paregabea. Kosmosa onartzeko predisposizioa: berdea. Azaroko abestia: Nire urtetan itzali argi guztiak eta piztu kandelak!
#ZizaBeteZorion #SuperBatPilaBat
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Hego haizeak jota emozioak dantzan dituzu, eta batzuetan nola jakin gabe ere zenbait planetan bukatzen duzu, izan kontzertu, antzerki edo bertso saio… lurrik hartu gabe. Holakoetan disfrutatzen da gehien eta aprobetxatu, pertsona jator eta interesgarriak ezagutzeko aukera duzu eta!
#Azarogaztaro
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Arazo bihurtu zaizu aspaldi azaroa. Uretan itota zabiltzalako sentsazioa normala da udazkenean, argi falta, giroa apaltzen, tenperaturak jaisten… Hala ere, korrontearen kontra joatea gustatzen zaizunez… kendu alferkeria gainetik eta bidali iezaiozu Telegrameko sticker jator bat udarako zirri-lagun bati! Manta azpian penak gutxiago dira eta!
#mantarraia
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Berri Txarraken Hernani, Bartzelona, Madrid eta Iruñerako sarrerak lortu dituen gizaki bizidun bakarra zara, orain dela sei hilabete disko bat bera entzuna ez bazenuen ere. Azaroa bukatu eta zer egingo duzu? Bada zure inguruko euskal musika jatorren kontzertuetara joan, soldout-en beldurrik gabe, hori merezi dute eta.
#berrionak #phisys #pelax #koban #olatzsalvador
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Hildakoen eguna zure karratutasunean abiapuntu ederra izan daiteke zure bizio txarrak kendu eta asmo berriei berrekiteko. Lagunak ez epaitu, zaindu, entzun, trago bat hartu aspaldian egon ez zarenarekin… Mimoak ere aukera bat dira baina kontuz! Kalabazak festa honetan zentzu onean eman behar dira ez txarrean!
#kalabazanalaezbazan #jailoin
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Azarora sartzear eta burua eta gorputza nahastuta izatea, azaroko beroaldiari egotzi diezaiokezu, edo, mundua bira egiten ari den eta hondamendira garamatzan erritmo frenetiko honi: Behobia-Donostian «mundua aldatzeko» korrika egiten omen dute…
#EzDuzuAstelehenaGorroto,KapitalismoaBaizik
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Udak utzitako lasai aldia amaitu zen, eta orain zure buruarekin zer egin pentsatzen ari zara. Neguko txurfer ala manta azpiko bizardun? Irakurzale intelektual ala kañalari bikain? Gazte prekario ala pentsionista prekario?
#EtorkizunLatz
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Zer dio herriak? Altxa porru! Lagun artean, babarrun-jana eta odolkia, bozka, bazka eta Behobia-Donostia, halako giroarekin azaroan aspertuko duzunik ez da! Izengoitia: Txapas. #Zurehilabeteada
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Udazken arratsaldetan, iluntzen duenean, hostoak erortzen dira, negar tanten moduan, eta barra hutsetan, azken gin-tonica, eskatu nizun barman, ez zela berandu. #Nostalgiarenhilabetea
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Urteak betetzeak dakarren poza leunduz doa zure barruan. Hainbat promesa egin zenituen aurtengorako, eta haiek nola martxan jarri pentsatzen eman dituzu asteak. Ixiren gomendiorik nahi baduzu, adi honakoari: ez pentsatu gehiago, ekin udazkenari! Terapia praktikoa: Olatz Salvadorren doinuak Maria Kristinan.
#EzDaGehiagoBehar #AitzakiaZaleeiKaña
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
O, Zapaburius maitea, zu bai zorte onekoa. Azaroa ere zure hilabetea da. Astebururo plan ugariz disfrutatzeko aukera duzu, zubi eder bat eta konpainia ederra gainera. Berri Txarrak ikustera joango ez bazara ere Salda Badago-ren aldekoa izan zera beti, Durangon, mendira joatean edo edonon!
#aupazu #saldabadago
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Hautetsiek ez dute etsi: hauteskundeak berriro. Zeu ere ez zabiltza makalduta. Zeure burua hauteskundetan dabil. Inkestek diote supernia duzula garaile, eta martetar galtzaile. Azaroko abestia: hori ez, bestia. Otordu maitatuena: afari EROmantikoa. Lagunen presentzia: maitagarria. Film gomendatua: Kalabaza tripontzia.
#ZirieiZirri #KalabazaPurea
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Euskaldunei katalanez mintzatzeari ekin nahi izan diozu. Aurresku tabernan tragoa katalanez eskatu diozu Elenitari (zerbitzariari), edo hori uste duzu zuk… Herria tabernan «mersi» esanez erantzun diozu tabernariari. Inguruan dituzun belarriprestei, ordea, gaztelaniaz hitz egiten diezu… Ohiturak errotik aldatzeko garaia da. Izan zaitez euskaraz ere mintzalagun! #Bageralakonor #IzanZaitezBidelagun