Maiatzeko txoroskopoa

CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Parranda gogoa areagotu zaizu? ez duzu poteoa besterik buruan? Auzoetako festak ez dira hasi beraz aurredenboraldi gisa ongi etorriko zaizu! #PoteoDenboraldia
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Surfriolan ilunabarra Camperoko bokata eta latarekin, Polborinera errebueltak: hau eta gero da, ezta? Herriako bokatak eta aurreskuko dantzak. Udaberria dario kalean. #DarionaBada #BadenaDa
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Putzurik putzu ibiltzen zera zapaburius maitea, putzurik ederrenaren bilaketa amaigabean. Udaberriak putzu epelak ekarriko ditu eta aprobetxatu onena aurkitzeko! #PutzuSakonTaBeroBatZen
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Anariren bila harat eta honat. Willis drummond eta Olatz Salvador. Physis vs Pelax? Izaro ere badator hor. Eszenatoki bat kalean, besterik ez. Jazzaldian ere entzun nahi ditugu bertakoak, eszenatoki handietan.
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Igeri garaia hasi da! ausartenak neoprenorik gabe ari dira irlari iristen. Eta zu, nolakoa zara? Gabarroira, irlara edo irlari buelta? Ausardiak ez du mugarik. Gora endorfinak. #OrainItsasoaGara
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Krema poteak erosi dituzu udako eguzkiari aurre egiteko. Inoiz pentsatu al duzu krema hoiek itsasoa zenbat kutsatzen duten? Ekofriendly da gure fallse friend. Ekojeta gure benetako beta.
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Geministiku zalea da zure ingurua. Eskerrak alergia polenari, bestela nola egin hainbeste geministiku? Alergiak pikatzen dizu osinak lehenengoan bezalaxe. Edabe magikoa topa dezakezu sagardo egunetan. #HasiDiraSagardoFestibalak
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
EHZra joateko sarrera oraindik erosi gabe. Errenta aitorpenerako txanda eskatu gabe. Dentistara noiztik ez zara joan? Tira, baduzu zeozertan martxan jartzeko garaia. Flamenkada, bai esan? Barkatu, hurrengo hitzordua jakin nahiko nuke, ez dezadan egin errenta aitorpenarekin bezalaxe. #IzanPirata
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Ebook edo papera. Harri, orri, ar! Ebook-ak irabazi dio artaziari. Ebook, smartphone, erlojuak maps, sidi eta bizum. Harri, orri, ar! Kapitalismoak irabazi dio antikapitalismoari. Ez, baina ni ezkertiarra naiz… Bai, denok gara #Ejemtiarrak
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Zinemazale maitea, eutsi eguraldi on honi, segituan izango duzu eta aukera Tarantinoren film guztiak ikusteko. Bitartean zure pelikula bizi ezazu! #ProtagonistaDeMiNovela
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Etxebizitzarekin arazorik? eskisitoegia izan gabe zail duzu zure bizitza proiektua aurrera eramatea. Hala ere martxa honetan Hernanirainoko pasabidea izango dugu eta orduan hiriaren parte izango da! #AldaketaOrain
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Klima aldaketa zure barnean bizitzen ari zara udaberrian. Erraz berotzen zara eta horri soluzioa emateko bide bakarra…itsasoko bañua da #HartuLasaiTxo
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Bideak ez dira lauak izaten eta aldapak eramaten jakin behar da. Orain arte aldapa behera gozagarrian ibili bazara ere, batzuetan aldapa gora lan egin behar da aurrera egiteko. Eutsi horri! #AldapanGora