Maiatzeko txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Elkartean bazkaria antolatzeari gustua hartu eta kafe eskoziarrak prestatuko dituzu hurrengorako. Pizza egitetik oilaskoa labean egitera pasatu zinen. Arrainaren txanpa hartzeko ez zazula beldurrik izan. #GoraSaltsaBerdea #GauerakoAukeratuZeureSaltsa
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Asterik aste, egunez egun martxa hartua diozu. Dinamikak aldatzea ez da erraza, baina pausa bat behar duzu, arnasa sakon hartu eta gelditzekoa. #ArnasBat
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Kontxatik irlara laster hasiko zara igeri. Lagunak ere izango dituzu irlan musean aritzeko zain. Bueltatu eta ez duzu besterik nahiko. #HoiDenHoi #BiziPoza
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Pipertuta zabiltza azkenaldian, nabari duzu, nabari dute. Ez diezu ingurukoei behar beste atentziorik jarri eta nazkatu dira zurekin. Proposatu mendi plan bat, pintxo eta guzti, lagunak mantendu nahi badituzu, noski. #Pipertuta
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Ur garbirik ez zaizu ia geratzen Donostia osoan, Piscis maitea, zure ezkata dantzaren distira erakusteko. Segi ezazu borrokan amua irentsi gabe, zure borrokak saria izango du eta. #OzeanoTuristikoa
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Orain hotz, orain bero. Urtaroak nahasten zaizkigun honetan zu ere nahasi samar zaude. Aurrera egin edo ez, ez da erraza tenperaturarekin asmatzea. Har ezazu itsasoan bainu bat, horrek dena bere tokian jartzen laguntzen du eta. #ItsasoaGara
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Kosta egiten zaizu lo egitea, esnatu egiten zara gauerdian. Buelta eta buelta ari zara kontu berdinarekin, baina ez zara erabakia hartzera ausartzen. Batzuetan minak arindu egiten dira pausoak ematean. #EmanPausoa
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Ispiluak eta muskuluak. Egolatra hutsa eginda zaude. Perspektiba aspaldi galdu zenuen eta baduzu garaia batido zikin horiek utzi eta lagun arteko zuritora pasatzeko. Arren. #NahikoaDa
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Bat utzi bestearekin hasteko. Bete sare sozialak zure mezu hutsalekin. Esposizio konstante batean bizi zara, Trumanen Show-ean performance erridikuluan. Ez zara konturatu zure buruaren kontra ari zarela? #PakeanUtziArte
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Azazkalak falta zaizkizu lanaren lanaz, baina modan egon nahi eta berriak itsatsi dituzu: purpurina eta beixa. Ea horrela bezeroek propina gehiago uzten dizuten. #ZeuEreErotuZara #PentsatzekoTxokora
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Maiatzaren Lehenak emango dizkizu indarrak hurrengo ilargialdira arte. Jupiter zaintzaile dabil eta Merkurio ondoan. Hilabete ona duzu negoziotarako, baina parrandako ligerik ez zaizu hain erraz aterako, horretarako konjuratu Artizarra. #ZazpiakBat #IlargiarekinHamalau
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Eguzkia lagun izango du terrazeo guztietan. Intxaurrondon ere ireki dute txiringito berri bat. Oraindik ez duzula probatu? Hartu Dbizi eta gozatu giro apartaz turistarik gabeko zonaldean! #IanTuristaIntxaurrondoZaharrean
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Gaualdean jaiotako gautxoria, horixe zara zu. Oheari alergia iluntzean. Lanera gosaldu gabe joaten den horietakoa, goizeko ordu txikitan lokartuagatik. #SikieraIrakurrikoBazenuInteresgarririkGauean