Martxoko txoroskopoa
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.goi
Urteberri bat duzu begitan, topa eta topa artean parranda giroan, ospatuko duzu bizitza aurtengoan. Saturnok iragarriko dizu Momoren etorrera. #OlatuarenKrestanDantzan #M8
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Urak handi martxoa hasieran. Tabernako zuritoetan blai bustiko duzu gogoa. Librak libratuko dizkizu barrenak. #DantzatuGerriBuelta #M8
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Purpurinaz beteta ekiozu M-8koari, baita ondoren datorrenari ere. Berezkoa duzun distira horrek argitzen du bidea eta denok ibiliko gara libre bertatik. Pauso bakoitzak eragindako dardarak sistema eztandaraziko du. #EztandakDardaraGaitzala
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Ari ari zara, baina fruiturik oraindik ez zaizu loratu. Udaberrian loraldiak hartuko zaitu. Zukutuko dituzu bazterrak, zukutuko dituzu galernak. #EzpainApain #M8
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Aurreskuko dantzetan bustitako ezpainek deituko dute berriro zurera. Xirrilaguna, bai esan? #Gozazank #M8
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpurinaz jantziko dituzu buruberokiak. Morez koloreztatu garrasiak. Erraietatik erein bizitza. Bizipozaren orropean, borrokaren plazerean. #GoraBihotzakEtaBeheraGaltzak
CANCER:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Kalamidadea izateko ikasitakoa zeu. Parrandak ireki eta mugikorra galtzea bat. Galdutakoen kutxan topa dezakezu aldarri feministarik: matxirulo entzun… itzuliko al zara lehen lerrora? #M8
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Kroisanta eta sobauaren elkarrizkeTa baina hoberik aspaldian ikusi gabe. Barre algarek noiz aulkitik tirako. Martxoa duzu hilabete irrigarri, Tauroren eskutik beti aldagarri. #Guazemank
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Zaintza lanetan murgilduta zauden honetan, tokatzen ez zaizkizun lanak ere egin dituzu. Etxera bueltan jasoko duzu ematen ari zaren dena, onena baitzara, onenean eta txarrenean, plan lasai eta mugituetan. #HoriOnena #AtsedenaOnena
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Hasi gara Pandemiaren itzala gainditzen eta aprobetxatu beharra duzu. Asteburu bakoitza azkena balitz bezala antolatu bazkari, afari edo kontzertu baterako plana. Biharamuna ere samurra izan daiteke. #BiharamunaBaiBiharDamurikEz
ESKORIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Eztena prest daukazu udaberriko polinizazio garairako. Loreak atera dira larreetan, eta batetik bestera joateko aukera paregabea daukazu. Izan ausarta eta proposatu negua luzea izan da eta. #LorerikLore
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Baduzu garaia diskurso onbera eta aliatu hortatik ateratzeko. Teoria ongi dago eta beharrezkoa da, baina ekintzetara pasatzeko unea duzu. Aztertu zure burua eta egin zalantza, beti. #ZalantzanJarri
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Bidea gorabeheratsua da, baina ari zara, hori da garrantzitsuena. Ingurukoen babesa duzu eta utzi zaitez zaintzen, aurretik ereindakoaren ondorioa besterik ez da. Zentratu zaitez zugan, egin planak eta gozatu, merezi dezu eta. #PiztuPozakMetatuOroitzapenak