Otsaileko txoroskopoa

AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Zuregandik gero eta gertuago dago, baina ez duzu oraindik jaso. Saiatu zara zer den asmatzen, baina zure usaimenak ez du antzeman. Senari segidu, ez baitu akatsik egiten #MiatuOndoPatuaParean
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Aspaldian zure lagun ingurua ahanzturan utzia duzu. Planen bat egingo zenuke baina ez duzu ausardiarik topatzen horretarako, zer esango dutenaren beldur. Eman pausu bat aurrera, zure lagunak zurekin egoteko desiatzen daude eta! #PoteBatSikiera
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Matriuskaren antza hartzen ari zara, zure arazo, poz eta tristurak zure barnean gero eta gordeago, tapatuago. Aurpegiak ordea, errealitatea erakusten du eta ez du itxura onik. Hobe duzu pixkanaka zure benetako izaera erakusten hasi, osasunagatik soilik. #Matriuskarena
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Gabonen aurretik berreskuratu zenuen bizipoza galtzen hasita zaude, bazkari baten beharra duzu, eta ahal bada sagardotegian. Txotx egitera joan, banaka bada ere, eta goza ezazu zure lagunen arteko txinpartaz! #SagardoaLagun
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpurina gutxi erabiltzeko aukera izan duzu azken aldian, baina lasai, iñauteriak zure habitat naturala da eta bertan konplejurik gabe erabiltzeko aukera izango duzu! Distira ezazu zure eta ingurukoen aurpegia, nahiko ilun dabiltza eta! #ArgituIngurukoak
CANCER
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Eguraldi onak animoa apaltzen dizu, aprobetxa ezazu maitaleren bati mezu bero bat bidali eta mantazpiko jokoan aritzeko. Kartak mahai gainera eta egin apostu! #HordagoEtaEnbido
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Olatu artifizialak Atondegin, zure auzoan bizitzeko kapritxoa, metroko zulo beltzak… kanpaina gogorra izanagatik, eutsi horri Leo, informatu, irakurri eta egin kontrakanpaina, borrokak merezi du eta! #ZatozDonostiara
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Inauteriak zure baitan bizi dira eta zorionez, zure garaia heldu da! Jantzi urte osoan gorde dituzun boa, peluka eta koloretako arropak, zure eguneroko mozorroa armairuan utzita! #MaskararikGabeNiNaiz
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Poteatzean, bere txanda iristean joan beharra duen lagunari zerbait esan behar diozu. Zurito bat, zurito bi, berrehun eta zortzi… dira dagoeneko eta bere aurpegi zabalak, esan ezean, ez du presioa sentitzen #ZuriToKondea
ESCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Aldaketa garaietan murgilduta zauden honetan, gogoratu, hondar mugikorretatik ateratzeko modu bakarra gorputz eta buru lasaitzea da, arnasa hartu eta ekin bideari, indartsua zara eta! #HondarretanIgeri
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Ez sinistekoa da orain sentitzen duzuna. Saiatu zara azalpen arrazional bat bilatzen baina azalean gelditzea besterik ez duzu, azala azalaren kontra. Jarraitu horretan, bide berriak pauso kitzikagarriak dakartza eta #PlazerPosibleakMenuariOstu
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Ez zaude zure onenean, aldaketa bat behar duzu zure bizitzan. Drastikoa izan gabe, hasi poztasuna errutina txikietan bilatzen: maskaradak ikustera joan, kontzerturen bat, paseoren bat lagun batekin, pote bat kuadrilakoekin… Hortik aldatuko duzu zure aldartea! #BePositive
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Urte honek zure izatea galarazi du, baina abestietan biziko zara betirako #KokinkeriakEzDiraFini