Otsaileko txoroskopoa

AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra
Hotza egiten du, baina eskutik heldu dizu eta horrela dena da errazagoa. Usain bat, leku bat, bere azala zugan eta zu bere azalean. Ezaguna duzu, baina deskubritzeko oraindik gehiago #PiztuPiztia #MurruakOsp
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra
Nerabezarora bueltatu zaren honetan, jende berria ezagutu, muxuak banatu dituzu, baina kontuz, oheratu zarenarekin gogoratzen ez zarenean, alarma guztiak piztuta dituzu #AlarmakJoTaJo
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra
Konturatu ez bazara ere, zure lagun bat zure arreta bereganatu nahian dabil, eta komeni zaizu gelditzea, ingurua aztertu eta entzutea, zure gertuko bat laguntza eske dabil eta #IrekiBegiak
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra
Aspaldian errutinaren errutina behinena zara. Ezezaguna den leku batera joan, izan beste norbait, asmatu zure kurrikuluma, zure pelikula egin. Estimuluak ongi etorriko zaizkizu #PelikulakoIzarra
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra
Mozorroa erantzi eta mesanotxean utzi nahi duzu, baina inauteriak iritsi dira. Ez da momentu onena norbera izateko. Luza ezazu bizitzaren performance ziragarria, iritsiko da martxoa noizbait #Inauteriak
CANCER
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra
Muturra pantailan sartuta duzu aspaldian, ez familiakide, ez lagun. Altxa ipurdia eta atera kalera, gaur kostako zaizu, bihar gutxiago. 30ak bete berri zaude, ez zaude hilzorian #30akKalean
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra
Ilunkin urtero egiten den bertso afarian egon adi: hiru lekuko tartea egongo da zuen artean, eta seinale bat izango da. Hortik aurrerakoak zure esku dauden koplak dira #PuntuErantzunak
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra
Urtarrileko egunak pasa dira eta ez duzu ia kirolik egin, ez bada sansebastianetako paseo gautiarra. Joan zaitez mendira, eman paseo bat alkoholik edan gabe, izerditzea ona da #AsmoakNon?
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra
Mozorroen erregina zaren hori, zer prestatuko duzu aurten? ez da erraza zure originaltasuna berritzea, baina hartu lasai, ardo baten bueltan dena errazagoa da eta ingurukoek ez dute atzemango guztiz asmatzen ez baduzu #Liderra
SCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era
Aspaldi buruan duzu pertsona hori, baina ez zara ausartu, batek daki zergatik, ez da garrantzitsuena. Idatzi mezu bat, hartu zurito bat, eta geo bi eta gero ikusiko dugu zer gertatuko den. Bestela ez duzu jakingo #ZuritoBatZuri
SAGITARIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra
Bidaiatzea gauza ederra da, baina leku bat ezagutzea baita ere. Bartulo guztiak utzi dituzu inguruan, etxe sentsazioa eta zure usaina ere paisaiaren parte da dagoeneko. Hasiera besterik ez da, jarri abesti bat eta disfrutatu #PuntakoPunta #MalenkoliaOrain
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra
Kuadrilakoekin ez zabiltza gustura eta badakit, ohikoa da. Beste upel bateko sagardoa da egiten ari zarena, ihes egitea ez baita arazoak konpontzeko estrategia egokia. Helduiozu gaiari eta jarri zure partetik arren. #KuadrilaZaindus
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra
Abestietan bizi zaren hori, jarraitu gure bideak urratu eta bidegurutzeak proposatzen, erabakiak aukerak dira eta #Onena