Otsaileko txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Ilargia Ariesen inguruan dabil gauean. Jupiter eta Artizarraren orbitak Taurus desorekatuko du. Desoreka hori Capricornius eta Zapaburiusen laguntzaz orekatuko da, eta oreka berriak aupatuko du Capricornius. #EzNekienTxoroskopoaIrakurtzekoUnibertsitateanMasterraEginBeharZenik
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Lurrari deika ari dira, makila tente gora eta behera. Arazoz lepo, inguruko batzuek kalte egiten dizute. Esnatu zaitez zu ere lozorrotik, espabilatzeko garaia duzu eta. #UdaberriKlimatikoa #Nerabe2.0
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Igeldoko zure gotorlekua Xabi Alonsorekin konpartitu ala ez, hortxe duzu hilabete honetako kezkarik nagusiena. Kazetaririk ez duzu nahi iturri ondoan. Zer egingo ote dute Alonsoren baserriarekin? Capricornio eta Zapaburiusek Taurusen orbita orekatuz gero, urak bere bidea egin ahalko du. #GoraZapa
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Pauso sendoak ematen dituzu eta lurra dardarka jartzen duzu eta ingurukoek zure umorea maite dute. Denek laguntza eskatzen dizute eta hor batzuetan muga ere jarri behar da, hitzezkoa zein fisikoa. #MotorOro #PertsonakPiztu
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Storietako like-ak nahikoa direla uste duzu? Idatziozu watxap bat eta gonbidatu plan bat egitera, mendi buelta bat, zinemara… zure ausardiak saria izango du. #AriEtaAri
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Lasaitu ederra hartu duzu egindakoarekin. Etorkizunean zer egin aurretik merezitako atsedena hartu eta zukua atera egiten duzunari. Bueltatzen zarenean argi izango duzu, ez arduratu horretaz. #Kasta #Handiezo
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Aspaldi ez duzula egunerokoan idazten eta konturatu dira ingurukoak. Tenplea, arnasa falta zaizu, erabakimena. Inoiz ez da berandu eskumuturra eragin eta barrua astintzeko. #IdazteaDaBideBakarra
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Ministro baten agendak zureak baino hitzordu gutxiago ditu, eta ez da sagardotegi planengatik. Ekintzak pilatzen dituzu ordu erdiko tartean eta toki guztietan egonagatik ez zara bakarrera iristen. #AgendaFuera
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Leonardo DiCaprioren film berria ikustera joan nahiz duzu lehoiz jantzita, leopardo buztan lehor-lehor bat lepoan duzula. Tira, inauterietan dena da posible! #GoraPoteoa #AurreskuNonZaude
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Aquarius ari da zuri tiraka, uretan nahi zaitu berarekin, uraren erritmoan firin-faran. Baina Piscisek akuarioan sartu nahi du, eta ez du bakarrik egon nahi. Bera ere duzu tiraka. Eta aldi berean, zu Zapaburiusi deika, onddotan onena emateko gogoz. #Sokatira #BizitzaHerriKirolaDa
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Eguzkia atera orduko, txoriak kantatzen hasteko bezperan, Berri Txarraken ahotsak barnetik ateratako hasiera oasi. Kafeak musika besterik behar ez duenean. #EgunOn #BizitzaBizi
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Kalezale amorratua, tabernari guztien lagun, etxeko arropak eskegitzeko presarik gabe. Ekologikoaren aldarri, fantasia bukatzen da supermerkatuko plastikoetan. Kafe bat eramateko mesedez, gaur ere presaz nabil eta. #PlastikoaNahiDudanean #EKoloJeta
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Inauterietan San Blas opilez mozorrotu eta Agate Deunaren kantuak kantatu. Tabernan gerria astindu ea San Blas anis usainaz nor lurrinduko. Perreoa eta tradizioaren arteko mugan dantzan. Muga lokarri bihurtu arte. #GozaBedi