Porrontxo jaietarako Txoroskopoa
Txoroskopoa (Porrontxo jaietako astebururako iragarpena)
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Txorizaharrez, ez da zure kabia. Otorduren bat dastatu nahi izanez gero, kebab-a eta bentikuatrohorasa dira zure aukera bakarrak. Behingoagatik, atera zure izaera makarra. #ezpentsatu #allimite #esanbeharnuen
Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Psikologoak aginduko lizuke zure fobiak alde batera utzi eta txosnetako basoa konpartitzeko. Zure azken aukera da gizarteratzeko, bestela ziur nago zure inguruan topatuko duzula langabezian dagoen psikolokoren bat. #izanzaitezzu #bakarramunduan
Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Sentitzen dut, Egian ez dago izozkirik. Tabakalerako kafetegi patxadatsuan zure mailara iristen den giro apalean eroso egongo zara. Bazkal osteko kafea hartu nahi baduzu, goizeko hamabiak baino lehenago eskatzera joan beharko duzu. Pastaren bat ere hartu dezakezu, glutenfree dira eta. Egiako zure oasia da.
Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Iritsi da Porrontxoak erretzeko asteburua. Erraustegiaren pare ibiliko zara batetik bestera. Zure erreserba guztiak eraman, baina jarri botea DEDIO! Bankukoak deika dituzu eta!
Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra.
Ez dakit nola egiten duzun, baina berriro dituzu zure estiloko festak zure zain. Jantzi peluka, erosi purpurina pote berria eta atera armairutik… Uda sasoiko azken ligoteo beroa Bukowskiko izkin ilunean dago, gozatu!
Cancer: ekainaren 21etik uztailaren 22ra.
Aurredenboraldia bukatu eta zure idolo futbolariek lez bizitzan ganora jartzeko garaia duzu. Atera ezazu Realeko kamixeta parranda egiteko, ziur ikaragarri pila ligatuko duzula. Larunbata Realaren gau europearraren parekoa izan daiteke: gora Reala!
Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Ez zara, bada, gai izango Egiatik azaltzeko Bagerak argitaratu berri duen txosten mardul bezain praktikoa eskuan hartu gabe. Egiatarrek ondo erakutsi ziguten bertan euskara dela hizkuntza hegemonikoa, zeure ardura da jai giroan estatistikak mantentzea.
Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Ez atera etxetik birus txikienak ere zure aste nagusia (Zinemaldia) hankaz gora jar baitezake. Amonak esan bezala: esne beroa eztiarekin, poltsa beroa eta ohera. Animo, gero eta gutxiago falta zaizu.
Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Zorionekoa zu San Sebastianen beti dago zeu bezelakoentzako txoko ederrik. Dabadaba eta Tabakalera izango dituzu lagunen topaleku. Adi pizzari botatzeko prest zauden pikante kantitatearekin, egingo duzun azken gauza izan daiteke-eta.
Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Trolistaz eta trolistoz betea egongo da Plaza Haundi, jende intelektualarekin hitz egiteko beldur bazara, hobe Garraxi zapaltzen ez baduzu. Hala ere, zuri bezala postureoa gustatzen zaienak topatu nahi badituzu, ondo pasa Dabadaban. Atsegin handiz bizi.
Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Udaran banatu dituzun fitxa guztiak jasotzeko asteburu latza duzu aurretik. Txosnek gune hotza diruditen arren, orduak pasa ahala aukerak begi bistan izango dituzu. Kontuz, espabilatzen ez bazara, Geminik Bukowskin lehia irabaziko dizu-eta.
Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Uda bukatu eta konturatu zara zuk Adarra igo bezain bestetan jarri dizkizutela adarrak. Akabo fandangoa, akerra dirudizu. Damutu zara udako igande guztietan mendi taldean ibili izanaz. Lasai, Ternua arropa txosnetan beti egongo baita modan.
Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra.
Kontxako bandera merezi zenuen erregina zara. Udaran eguzki zein olatu artean bikain ibili zara eta asteburu hau ez da gutxiago izango. Kontuz Capricorniusekin, bere desesperazioak ez dizu onik egingo eta! Eutsi behiari!