'Txapelpunk'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Asteburu honetarako (ejem, iganderako) hamaika plan aukeran: BECerako sarrera, punto egin eta finala etxean ikusi, auzoko tabernan ikusi auzokideekin; egun osoko poteoa finala tabernaz taberna ikusten, bertso bazkaria beste kuadrilarekin… plan ederrak denak, baina nik PASO. #bertsoFanatismoarenHATERraNaizEtaZer? Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Zelako hotza Parisen! Astebete daramazu sekulako burutik beherakoarekin, garesti atera zaizu turismeo-militantea (Euskal etxeko azkenengo kokakola ez e, lasai). Asteburua etxean pasa beharko duzula aurreikusten duzu… pazientziaren artea garatzeko momentu aproposa den. #2017birusa #OsakidetxantxandaNoizkoLaOstia Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Jo! Nola datorren abendua! Durangoko azoka hustu eta BEC betetzera orain! Maratoiko martxa paregabea daramazu parrandan, tope sentitzen zara alderdi sozialean, asetuta erabat. Neguko oporretara sasoian iritsiko al zara? Kontuan izan: bizitzako beste esparru batzuk ere badira…ejem, begiratu itzazu. #OrainTopTopEtaGeroBajoi Taurus: apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Dabilenari gertatzen zaio eta, astea makal pasatu duzu. Lasai, asteburu honetan plan lasaiek irabaziko dute hankak lurrean jartzeko garaia duzu-eta. #NikEzDiatInoizEsangoHireEginBeharraZeinDen Gemini: maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. BEC… Prest zaude? Patxaran botila erosi al duzu? Negar lasai egiteko mukizapiak erosi al dituzu? Mugikorra kargatu al duzu? #BadaezpadaBanoaHegakaEzBadaEzNoa Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Eurizalea? Bai zera! Ezin zaizu hainbesteko euria gustatu. Ez da izango manta azpian jolasean aritzeko lagunik duzula… Hala bada… gozatzea besterik ez! Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Durangon poltsa galdu zenuen eta oraindik negargurea sartzen zaizu “azokaz” gogoratzean! Lasai Leo, San Tomas eguna gertu dago eta! #AzokaOndoren #STomas Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Parisko manifaren euforiarekin jarraitzen duzu, eta asteburu honetan BEC-eko zita! ez ahaztu etxeko manta, jana, edana, perfumea, kleenex-ak… ezagun ugari aurkituko dituzu bertan! txukun eta itxuroso joan, eleganteegi ere ez!! #NorOteTxapeldun?Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Beñat Gaztelumendi jaun txit gorena entzuten emango duzu igandea, baina denok dakigu iratzargailurik gabe esnatzeko asmoa dezula… #Iratzargailuasutara Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Mugikorra erabilgarri edukitzeko prest eduki bateria eramangarria! Feizbuken bertso bat argitaratzen lehenengoa izatea zaila da eta adi egotea eskatzen du baina… Atsegin dut jasotzeko aukera ez galdu! #onlinenago #gustokolekuanaldaparikez #feistufeis Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Bertso bat sekula entzun gabe egon gabe ere BECera joatea erabakita… eraman kirola egiteko arropa, horrelako toki handi batean derrigor egon behar du eta gimnasioren bat! #fullgas #kulturismoakulturada Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Atera eskiak trasterotik eta egin eskiatzeko plan eder bat! BEC-era joatekoa zinen baina mikrorik ez dago zuretzat… gozatu elur artean! #txuriko #eskifondoondoondo Zapaburius: Otsaialaren 29tik 31ra. Esan nizun kontuz ibiltzeko Durangoko parrandan… Azokako azken nobedadeak ez ezik zure azken ligea galdu zenuen! Etorriko dira aukera gehiago, ez galdu esperantza! #Bihurri