Txoroskopoa: '#AizanPunPunJoZan'
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Gatiburen kontzerturako sarrerarik gabe zaudelako triste? Falta zena! 40 Minutu Rocken ere ez dute joko eta! Adi urtebetetze bueltan, ustekabeko festekin… soilik pelikuletan funtzionatzen dute eta. Maitasunean maitale diren eta izan diren horien mezuek zer pentsa emango dizute… #SanBlasPlistiPlas #ZoRRionak
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Ez diozu euriari umore ona lapurtzen utziko, ez horixe: hungariarren kantuekin euritan dantza! Ibaetako jaiak baino gehiago nahiago duzu Viktoria Eugenian Anari entzun… Zer gertatzen ari zaizu?
#TikTakTikTak #KatiuskaEdoTxankletaBerdinDa
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Otsailaren 3an Inor ez da ilegala. Otsailaren 23an erraustegiaren aurka. Baina aitortu behar duzu, inoiz ez zara pentsiodunen aldeko manifan izan.
#AgendaIbiltaria #ManifetanEzDiraDominakBanatzen
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Aurreskuko leihoak faltan sumatu zaitu azken asteetan. Elenita bisitatzeko garaia da. Oraindik ez dira bukatu festa euforikoak: laster Momok argituko dizkizu egun nahiz gaueko konpainiekiko zalantzak. Hainbeste festa dela medio bilerataz ere ahaztu zara…
#SantaAgenda #AizanPunPunJoZan
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Lasai hartu! Antiguako bisa agortu zaizun arren, Ibaetako festetarako ez duzu berritu beharrik. Baina argi ibili adin tartearekin: 20 urtetik gorakoak frontoi barrua erreserbatua dute eta 19tik beherakoek kanpokoa.
#IbaetaEzDaAntigua #FrontoiakBerogailuaBeharDu
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Zin egiten dut otsailaren 3a igandea izanda ere, igandea larunbataren osteko eguna dela jakinda ere, larunbat horretan Kaldereroak direla jakinda ere, eta eguerdiko hamabietan Antiguatik hasiko den manifestazioan parte hartuko dugula nire lagun ajeak eta biok.
#InorEzDaIlegala #PlateronMarianitoa
CANCER
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Sormena ate joka duzu, egiozu lekutxo bat. Dokako asteazken gauetako dantza saiora joateko aukera hor duzu. Baina M8 gainean dugula ez zara konturatu? Gero ez esan M8an kaleak gaztelaniaz betetzen direnik…
#Feminismoak365EgunDitu #GauaEzDaHarremantzekoOrduBakarra
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Zu ere erori zara kapitalismo heteropatriarkalaren Trump-an! Bost kiloren gorabeherak hainbesteko buruhaustea? Praka zaharretan izterrean zuloa. Eta zer?! Gozatzea gustatzen zaion gorputzak arropak zulatzeko eskubidea du! Eta klitto!
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Gaixotasunetik gaixotasunera, osasunaren txanda iritsiko al da? Egin klika eta Korrikarako sasoi betean egongo zara. Bizitza ez da bilera hutsa! Zinema planak, lagunek, zirriek… emango dizute haien bazka.
#OrainDaZureGaraia
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Ibaetako jaiak baino gehiago nahiago duzu Anariren Viktoria Eugeniako kontzertura joan. BTXen azken birarekin ere antzekoa gertatu zaizu: nahiago duzu EHtik kanpoko kontzertuaren sarrerak erosi. Zer izango da hurrengoa?
SCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Aspaldi ez zarela familiakoengana joan. Parrandan beti zara bote gordetzailea, eta gainera Juankarrek agindu du hurrengo legealdian Txantxarreka, Letaman eta Kijera Donostiako Freetour-ean sartuko dituela.
#NoizBihurtuDaG8aG7? #PlaterotikNolaAteratzenDa?
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Ikasketetako txarrenak pasatu dira dagoeneko. Azken txanpa ederrean zaude. Elurretan panpinak egiteko prest. Sagardotegian lekua hartuta: aurten zenbat aldiz? Hernani kolonizatzeko irrikan.
#HernaniarrekGorrotoGaituzte #InorEzDaIlegala
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Opari berezi bat jasotzeko aukera izango duzu. Izaki Gardenen kontzerturako sarrera izango ote? Ingurukoek dizuten maitasunaz gozatzeko garai paregabean zaude, ez muzin egin, zure esku dago.
#MaiteDitutMaiteZureBazterrak #Korapilatzen