Urriko txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Gasolinaren prezioak eraman zaitu lanera bizikletaz joatera, eta sentimendu ekologista nabari zaizu. Eskerrik asko planeta salbatzeagatik, oh, ekogudari prestu hori #Ekolojeta #DejaVu
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Donostiako festarik autoktonoenak, xelebretasunik galdu ez dutenak, auzorik zementatuenean, badatoz… Amara Berriko jai herrikoiak! #SuperXaguQueer #Elektrotxaranga
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Zapaburiusen metamorfosia ez da inoiz iristen. Hori da zure xarma eta erronka. Batzuetan egin beharrekoa errenka. Zapaburiusek ez du behar Wendyrik, eta baditu nahikoa Garfio, nori borrokan egin, bihur dadin mundua zapaburiusagoa. #AmaraBerrikoEstankeanZapaburiusik ikusteanKañaBatTxosnanMuxuTruk
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Zure aldia da. Onena. Libreena. Geminirekin elkartu eta dantzaren dantzaz ordulariak buelta ematekoa. Izango da zer dantzatu eta zer purpurinatu AmaraBerriSoundSystemen. #SuperXirriXagu
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Martuteneko kontzertuak ala Amara Berrikoak… egun batean bat eta bestean bestea? Ez ezazu zure burua engaina, ederki dakizu nora joan nahi duzun! #JaiakHerritikHerriarentzat
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Lanera zoazenerako egunak ez du argitu. Depresioak jo zaitu, iluntzeak ere luzatu egin dira. Non gelditu dira terrazeoak? #TxamarraTerrazara #MakarrakBegian
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Martuko jaietarako amorratzen. Pilarika, bai esan? Sagardo eguna eta kontzertuak. Dbus 26, eskerrik asko. Trenfe ere badagoela? Ez esan! Hori auzo ederra gero! #ÑoñostiAldeZaharraBainoGehiagoDa
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Amara Berriko danborradan izango da bokata Begeta eta Songoku kamiseta. Alaitu eguna Ariesi eta Aquariusek emango dizu zer merezi. #JaiakHerritikHerriarentzat #AjiakBetiZuretzat
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Dbusen zain amorratzen zaren horietakoa zara. Autoz inork gaizki gidatuz gero, amorruz egiten diozu garraxi. Txakur kakarik jaso gabe ikusten baduzu, alkateari gutuna idazten diozu… #AmorruarenOrrua #HartzanBainuBat
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Zinemaldia izan denik ere ez zara konturatu. Liburutegi zaleagoa zu. Irakurri dituzu idatzi gabeko liburuak ere. Amesten duzu idazle izatearekin. #ZureEgunerokoakBaduEleberritik
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Alfonbra gorritik pasatu berria. Inori argazkiak ere aterata. Zenbat lokuluxka zinema aretotan, estrenaldiko tertulietatik alde egitea ez duzu lortu guztietan. #EutsiBehiari
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Telefonoz eskatu jatekoa, eta etxera eramango dizute. Mugikorrarekin ordaindu eta jatekoa prest duzu. Asteburuetan elkartean lagunekin, eta tarteka gurasoenean. #SukaldeaZertarako? #HikBaiJan
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Itsasoa hoztu da, baina zure bihotzak bero darrai. Garagardoa ezpainetan, kirol kita giharretan eta bizipoza erraietan. #XirriXorro #Xorroxinen