Urriko Txoroskopoa

Aquarius:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Zementu artean ere hazten dira loreak, inguru latzenetan maitasuna. Hurbildu Amara Berrira, Superxagu zain duzu, inguruan izango du eta egon daitekeen girorik onena. #SuperXaguStar
Piscis:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Mesfidati sartu zara txosnara, aurkitu duzu bila zenbiltzana, baina ez zara ausartu beregana joaten. Hartu pote bat eta aurrera, urteko azken aukera duzu eta txosna giroko amorantea aurkitzeko. #JaiakHerritikHerriarentzat
Aries:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Behin eta berriz ari zara kontu berdinarekin, paretaren kontra jo eta jo. Baduzu garaia lurretik begirada altxa eta perspektiba pixka batekin ibiltzekoa. Aldatu, arren. Erabaki. #Adarka
Taurus:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Jendeak proposatutako orori baiezkoa ematen diozu, ez zara gai zure kabuz zerbait egin edo zuk proposatzeko. Garaia duzu toreatuta izateari utzi eta zeure burua besteen aurretik jartzeko. #EgitarauPropioa
Gemini:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Songoku Amara Berriko danborradan izango da Begeta ogitarteko eta guzti. Bilatu ezazu Piscis edo Aries eder bat makilen artean, eta gonbidatu pote bat hartzera, zure distirak egingo du gainerakoa.#JaiakHerritikHerriarentzat #DiztiraSU
Cancer:
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Etxebizitzaren prezioak Goia joko balu nahiagoko genuke, ea horrela erabat aldatzen duen udalak jarrera autoritario eta elitista hori, bitartean jarraitu trintxeran eta zaindu elkar. #GoiaJoBitartean
Leo:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Irakurtzeko aukera gutxi izango duzu urrian. Topatuko duzun interesgarriena Amara Berriko jai herrikoietako egitaraua izango da. #Metafora #PurpuFest
Virgo:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Muxuak eta xirriak aspaldian jaso gabe. Nola erremediatu? Amara Berriko festetan izango duzu non aukeratu. Purpurina arrosa duenari jarraitu. Kontuz Geminirekin, noraezean harrapatuz gero, batek daki nora eramango zaituen. #NonDago? #NonSartuDa? #GureArtekoOhiua?
Libra:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Amara Beriko eszenatokia zapaldu gabe ezin zara gelditu. Paella txapelketako arrozari bota haragi pixka bat, faborez. Txupitoak barran, dantza plazan eta txokolatea bazan. #IzanXagu
Escorpius:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Martuteneko jaiak ere badira, bai, badakigu… baina zu fidela zara Amara Berrin. Danborrada, turnotxoa… gora Purpufest eta Superxagu. #EzIzanZalantzarik
Sagitarius:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Euriak harrapatutako udazkena datorkizu. Loa berreskuratzeko paregabea. Zinemara asteazkenean, kontzertuetara ostiralean. Igandean tuperrak prestatu. Kafe luzeak lagunekin. #ZorionekoaZu
Capricornius:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Bizikleta elektrikoarekin mendi buelta egiteak ba al du meriturik? Glutenik gabeko ogitartekoa, laktosarik gabeko esnea, txerririk gabeko txorizoa… Mugikorrarekin konektatuta, natura… non dagoen ere ahaztuta. #JarraituHorrela #ZainduIngurumena.
Zapaburius:
Otsailaren 29tik 31ra.
Zapaburiusek maite zaitu, zaren modukoa zarelako, izateko gogoa duzulako, Zapaburius beti zurekin. Zenbat zapaburius zarete kuadrillan? Ziur pentsa baino gehiago zaretela. #AmaraBerrikoEstankeanZapaburiusikIkusteanKañaBatTxosnanMuxuTruk