Urriko txoroskopoa
Joseba B. Lenoir izan zen iazko talde gonbidatuetako bat. (Argazkia: Ibai Arrieta/Balio Dute)
Aquarius:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Ikusten? Esan nizun! Porrontxoetan, azkenean, irentsi du uda osoan bota diozun amua! Baina orain lasai hartu, Aquarius, aingirak baino iheskorragoa da eta asko tematzen bazara aspertu egingo duzu. #pausozpauso
Zure kanta: Harrapatu ninduen, Verde Prato
Piscis:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Bolo-bolo, Usopop, Amara Berriko jaiak, Kutixik… Badakigu musikazalea zarela, baina den-den-dena egitea beharrezkoa da? Badakigu udan “denari bai”-ka aritu zarela, baina udazkena da. Ez da ezer pasatzen zerbaiti ezetz esateagatik, ez da munduaren amaiera. #fomozale
Zure kanta: Zoratzen naizela, Hertzainak
Zapaburius:
Otsailaren 29tik 31ra.
Zapaburius! Maitia! Nor ezagutu duzu? Ez zenuen espero, atsekabeak jota zeunden eta zast! Zinemaldian ikusi zenuen film horretan bezain pelikuleroa izan zen elkar ezagutu zenuten eguna. Dena eman beharko diozu, ez beldurrik izan. Ausarta zara eta erraza izango da oraingoan. #maitasunakkaxkax
Zure kanta: Bi begi bi lore, Janus Lester
Porrontxoetan harrapatutako katarroari ezin buelta emanda zabiltza. Denetik probatu duzu: salda beroa, barazkiak, tipula gorria, fruta, arropa goxoa, paparrean sorgin hari erosi zenion ukendua. Zera falta zaizu… Medikua. Inoiz probatu duzu zientzia? #gomendatzen dizugu
Zure kanta: Euskaldunok eta zientzia, Negu Gorriak
Taurus:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Bai, gu ere konturatu gara. Zerbait arraroa ari da pasatzen. Mundu guztiak esan dizu zure antsietatea dela, eta ia beti hala izaten da. Oraingoan, ordea, arrazoia duzula esango nuke… Zure sena garrasika ari da eta entzun egin beharko zenioke. Badakizu gezurretan ari dela. #hiruegiaetagezurbat
Zure kanta: Gezurretan, Bengo
Gemini:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Aizu! TOPERA ZAUDE! Asteazkeneko bilera hori oso ondo atera zen! Lan karga handia duzu azkenaldian, baina lankideekin primeran moldatzen zara. Urrian jarrera baikorra hartu beharko duzu, ardura handiak hartu dituzu eta orain aurrera egin behar… Zure jarrera da zure aliatua, animo! #ZukBadezakezu
Zure kanta: Always look on the bright side of life, Monty Python
Cancer:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Aspalditik erortzear zenuen tiritatxo hori kendu duzu. Zorionak! Bazen garaia! Urria abentura berriei ekiteko hilabetea izango da, ez izan beldurrik. Ez zaude gaizki, baina euforikotik urrun zaude. Hartu pisu hori kendu izana arin-arin ibiltzeko, arinkerien denboraldia dator! #perdivertimento
Zure kanta: Bigarren eskuko Amets, Berri Txarrak
Leo:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Badatoz, badatoz, Amara Berriko jaiak! Gora Amara eta gora Superxagu! Udazken betean loratzen zara zu, perretxikoak bezalaxe. Zuk aukeratu beharko duzu zizahoria ala Amanita muscaria zaren. Aholku bat urrirako: kontuz arratoiekin… Beti berdin, gibelurdin! #txarradenlekuanonaerebada
Zure kanta: Perretxikotan, Hiru Truku
Virgo:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Ikasturtea indarrez hasi duzu, Virgo, eta nabari da udak indarberritu egin zaituela. Eutsi horri eta urria zeta baino leunago joango zaizu. Hala ere, medikuarenean ordua hartzea komeni zaizu, belauna guztiz hautsi aurretik behintzat. #belaunattirrikitaibilerattarraka
Zure kanta: Belauniko, Ruper Ordorika
Libra:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Ongi etorri zure sasoira, Libra! Hilabete honetan ia dena duzu baleko, IA dena. Ingurukoek dituzten asteburu pasa guztietan ezin dizute Gabonetako loteria ekarri. Tokatu ez zaizun loteriarekin erositako etxea paperezkoa da. #gogoakhegantasabelaknegar
Zure kanta: Potajiarena, Bilintx
40 urtera heldu zara eta ospatzekoa da, noski, baina gauzak bere neurrian, Escorpius: fotomatoia, photocall-a, dresscode-a… zure kuadrillako pijo horren ezkontza baino handiagoa dirudi horrek. #40urteezdaheriotza
Zure kanta: 40 urte, Tatxers
Sagitarius:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Sagitarius, ez zaitut gutxietsi nahi, baina inor ez da ezinbestekoa lan batean. Horrela jarraituz gero, eztanda eta erorikoa Bilbon ere entzungo dute. Hartu egun batzuk, eta eman atseden buruari. #lanabaibihotzekoaez
Zure kanta: Kontxesiri, Imanol
Ospatzeko hilabetea da hau, Capricornius! Azkenean lortu duzu asteburuetako lan horretaz libratzea. Urduri egongo zara hasieran, ez da ezer gertatzen, sentitzera ohituta ez zauden emozio guztiz ohiko bat da: identifikatu, barneratu eta hausnartu. #santuenpazientziabehar
Zure kanta: Besterik ez naiz, Zea Mays





