Urtarrileko txoroskopoa

Capricornius
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Cancerrek emango dio hilabeteari argia. Jupiter eta Marteren arteko distantzia handituz joango denez, danborra beharrean barrila jotzea komeni zaizu. Artizarra eta Lurraren arteko energia orekatzen denean, barrila jotzetik, larru jotzera pasatuko zara. #UnibertsoarenSekretuakZureganDaude
Aquarius
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Danbor hotsek gaupasa egingo dute berriro eta egon zaitez adi, oraingo honetan eskaintzari ezingo dio-eta ezetzik esan. #PiztuParrea #MerezitakoOraina
Piscis
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Bustitzeko garaia duzu ene Piscis, sare sozialetan like-ak ematea ez da nahikoa, eta gonbidatu plan bat egitera, mendi buelta bat, zinera… zure ausardiak harrituko zaitu! #HauSardina #KorrontearenAlde
Zapaburius
Otsailaren 29tik 31ra.
Zapaburiustarrak gara denok. Denok baikara eta aldi berean ez. Berezitasunak egiten gaitu berezi, eta denok berezi bagara berezi izatea da normala. Zapaburiustarrok bihotzean badugu hots berezi bat, konpasean jartzen gaituena Lurrarekin. Zapaburiustarrok lehen ginen kapitain planet, gero antikapitalistak eta orain nahi gaituzte friday future. Baina guk badugu gure nortasuna, eta izango gara asuna. #BetiJoanIzanNaizLaneraBizikletaz #PatxamamariEmanBetiEskerrak
Aries
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Santomasak motz gelditu zitzaizkizun hurrengo eguneko lana zela eta, baina… ilunetan ezagutu zenituen begi distiratsuak topatuko dituzu hilabete honetan… Pista: urtarrilaren 7ko manifestazioan egongo da! #Urt7Bilbora
Taurus
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Azken txanpan sartua zaude, helmuga bertan da, indartsua zara eta haizea alde duzu. Hartu olatua eta utzi korronteak eraman zaitzan, poza bikoitza izango da eta, eta ez duzu gutxiago merezi #Handiezo
Gemini
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpurina gaindosia zure gintonic barrura heldu den honetan, ez egin zutaz esaten dutenari jaramonik. Distira egiten duenak beti sortzen du itzala eta batzuek bertan egotea merezi dute #ItzalLuzea
Cancer
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Hertzainak-en kontzertuan egon zinen, baina auzoko taldea ikusteko 15 euro gehiegi dira. Babestu ezazu ingurukoa eta gero gerokoak. Hau edozein gaira eraman dezakezu. #Postureoa
Leo
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Urte berriari eskatu diozuna ezinezkoa da, baina horretarako egiten duzu, zure eskutan dagoena ez aldatzeko. Heldu da aitzakiak uzteko garaia, utzi hitz egiteari eta ekin benetako aldaketa nahi baduzu #Aitzakiss
Virgo
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Lanean arazoak izango dituzu Librarekin. Donosti egunean parranda kide ideala izango da kaprikornio. Alokairua dela ta ugazaba petral jar daiteke, baina arrazoia zeurea izango da. Eutsi zeureari. #GorrotoDituguDanborradanIlaranDoazenak
Libra
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Librazaleen grinak ez dauka parekorik. Oreka nahiak desorekatzen duenean… uretan barrena dantza egitea onena. Olatz Salvadorren diskak izango dituzu bidelagun, edo Micerenak. Ez ahaztu inoiz zeure mantra, eta gehienetan konpartitu manta. #GoraBihotzakEtaBeheraGaltzak
Eskorpius
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Urte ederra duzu aurretik. Inspirazioz beteko dituzu birikak eta bihotza handituko zaizu. Begiz ikus ezin daitekeen hori musikaz gozatuko duzu. Lagunartean pozik arituko zara, ederra da sortu duzun familia.#Gozzaldia
Sagitarius
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Aspaldian aspalditu dituzunak egiteko irrika berpiztu zaizu. Lankideen artean kontu eduki behar duzu Leorekin, azpijoko zalea baita. Konfiantza osoz aritu zaitezke beste guztiekin, bereziki Geminirekin. San Sebastian egunera beti iritsi zara gaupasaz, aurten ere saiatuko zara. #GoraGoraka #BihotzakHitz