Uztaileko txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Txosna txandalaririk onenari saria irabazi zenuen iaz. Aurtengoan zer sariri jarraika arituko zara? Festalarienaren saria Virgorekin partekatzeko prest? Izan untsa. #Gozank!
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Parrilla zalea zara, baina ez arraina jatekoa. Dena den, usain hori izango duzu inguruan eta baliteke azkenean gustatzea, egon adi! #ParrillaPiztu #MasajeaOrain
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Zapatarik gabe ibili ohi zara egunerokoan, baina munduak ez bezala, hondartzarako janzten dituzu zapatilak. Aldrebeslari aparta zara, munduari buelta emateko prest dagoen horietakoa. #Xarmantikoa
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Etorkizun oparoa izateko jolasa: Bidegorrian norbaiti sustoa ematea, puntu bat. Etxebizitza turistiko batean pintura botatzea, hiru puntu. Turista bati izozkia botatzea, bost puntu. #PixkatBatAskoDa #TouristGoHome
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Ura da zure ingurune naturala, besteek zu ulertzeko dituzten zailtasunagatik. Burbuilekin komunikatzea nahiko zenuke baina horrek ez du balio itsasotik kanpo. Egin ezazu esfortzu txiki bat, ez zara eta arrain bat, eta, agian, zurea da arazoa. #IrtenBurbuilatik
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Txosnero profesionala zara, eta ezaguna nonahi. Hala ere, bada garaia 2004eko baso berrerabilia aldatu eta kalimotxoa uzteko, ez zaio zure inguruko inori gustatzen. #KalimotxoaUtziArren
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Arrapalan pasatzen duzu arratsaldea, eta maite duzu kresal eta gasolina nahasketa. Karmenetan seinale bat jasoko duzu, baina ez da zure auzokoa izango…Prest zaude erasorako? #KarramarroZorroztuHaginak
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Zipotz ala Karmen? Sardina errea edo marmitakoa? Gurasoen arteko aukeraketa zaila da, baina horrelakoa da bizitza. Utzi zure aletxoa bietan, baina bueltatu ondoren ereindakoa jasotzera #TanborradaZertarako?
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Liburua, bainujantzia eta pareoa poltsan sartuta eguna etxetik kanpo emateko prest izango zara. Juantxoko bokatek zapore mundiala dute Polboriñean, baita zuritoek iluntzean ere… On dagizula! #InstagramEreModazPasatukoDa
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
EHZko xirrikideari Donostia erakusteko irrikitan? Ez utzi patuari hari ez dagokionik, eta idatzi derrepentean! Kaiko festak, Zipotzak, Uliari xirribuelta, uhartera igeri…. Aitzakia merkerik? Ez, eskerrik asko. #PrestaZazuFesta #XirriSarrri
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Libratu zara Donostian turistak ikusteaz. Baina trukean zeu bihurtu zara turista urrutian. Atzerriaz gozatu eta ikasi, turistek Donostiaz egiten ez duten bezala. Umiltasunetik asko dago bidaiatzeko #TouristGoHome #EtaNiZer?
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Izozkiak non, zeu han. Zuritoak non, zeu han. Manifak non, zeu han. Kontzertuak non, zeu han. Mendi plana non, zeu han. Kanpaldiak non, zeu han. Klonazioa asmatu al dute? #BizitzarenErritmoaDaAdrenalina
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Kanpineko iltze madarikatu horiek non demontre dauden dakien horietakoa zara. Baina aurten, zer kristo? Deskontrola gailendu zaizu. Zer, non, nola? Hori zeuk besterik ez dakizu. Momentiko bakoitzari eman bere lekua. #TxaparradakDakarPatxadaEtaPatxadakPatxarra