'Zorionak Bagera!'
Txoroskopoa: Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Amurrioko bertso saiora joateko asmoa duzu, baina ez nola hala, bertako jatetxe batean asteburuko menua jan gabe ezin gelditu. 4 plater, bi postre eta ardoa barne, noski. Gomendioa: ekidin batzokiak, azken aldian aurreko eguneko ogiarekin dabiltza eta. #sopakuabeti #telazkomantelaarren #jainkoataogizaharra Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Bageraren 25 urteurrenera joatera gonbidatu zaitu pisukideak, baina ez zara fio, beste zerbaiten eskean etorriko zaizulakoan zaude. Askatu kateak eta gainditu zure mugak, mintzalagun batekin ligatzeko aukera duzu eta, batez ere, Leo edo Capricornius-ekin. #ezkatakkentzen #swimingfree Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. “Nire inon ez egon nahia ote/da zure ezinegona” ikasteko bi ordu pasa eta gero, harrapatu zaitu bertsoboom-ak, finalerdietako saio bakoitzerako hiruna sarrera erosi dituzu lagunekin joan ahal izateko. Hala ere, eztula egin gabe eta goxokiak jatean soinurik egin gabe egotea kostatzen zaizu eta hori ez zaie gustatzen. #eztulabadula Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. Behobiako korrikalariak animatzen eman zenuen goiz osoa. Txaloka, “Aupa! Animo! Aupa! Animo!” zirkulo biziosoan murgilduta hiru ordu eta piko. Horrek zer pentsatu eman dizu: zirkulu horietan erosoegi ez al zaude? Bada garaia bizitzan aldaketarako pausoa emateko, San Silvestretik has zaitezke. #HurrengoanNi Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Gorputza berotan sartzeko beharra duzu, hotzarekin uzkurtzen zaizu eta. Mimo beharra edo denataz ahaztu eta dantza-gurea, gogoratu: geminiak martxosoak zarete eta ez mahaspasak. Asteburu honetan zure esku giroa eta gozamena. #EmanKaña #IFollowYou Cancer: ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Halako hotzarekin baduzu astebururako zure lagunekin egiteko plan ederra: kuadrilako mus txapelketa internazionala. Honelako asteburuak urtean behin baino ez! Beraz atera puru habanoak, whisky preziatua eta zure alderdirik basatiena (inork ez zaitu eta ikusiko eta zilegi deritzozu…) . #ErremediorikEz #HorDago Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Pescanova-ren zira erosi zenuen euritik babesteko, eta orain euririk ez. Lasai, Donostia-San Sebastianen eurite garaian sartzear gaude eta. Ez duzu parranda programaturik, baina poteoak luzatzea da zure estiloa. Igandean Ruperren Martin Larraldek goxatuko zaitu #txuBASKos #gaurigandeadaaha Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Infusioez nazkatuta belar denda erdia erosi duzu: erregina jelea, propoleoa… defentsak berpizteko onena afal ostean koñac kopa bat edatea! Lanean ez daramazu boladarik onena, ito lagun artean penak, eta etorriko dira bolada hobeak! #kopitxuela #alkoholiks #eutsigoiari Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Aitor ezazu, Bageralakonorfest-en ezagutu zenuen Bagera, eta orain, ezin duzu burutik kendu! Larunbata iristeko desiatzen zaude, 12:00etan Antzoki Zaharrean, eta gero bazkaria! Gozatu! #ZORIONAK BAGERA Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Azk€n€an, z€u b€zalako gizagaixo€n utzik€ria gogotik ordaindu b€harko dugu! Ez ezazu betikoa egin. Begiratu metroaren aurkako deialdia noiz eta non den. Bilatu armairuan duzun arroparik borrokena, eta segi hiri eredu bizigarri baten alde egitera. #METROASTOP #MakrokartzelarikEZ #ErrauskailurikEZ #ZainduMaiteDuzunHori Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. San Ferminetako bortxaketaren epaiketa duzu buruan, epailea zeu bazina… Epaile ez zara izango, baina bai, herritar, ingurua xaxatzeko gaitasuna duen herritarra. #BanderaTrapuBatDaHaizerikEzBadabil #VulvaLaRevolución Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Neska, atzo izan zen Donostiako Asanblada feminista! Udazkenak neuronak harrotu ala iazko agenda galdu? Tira, denoi gertatzen zaigu noiz edo noiz, ez kezkatu. Asteburuan, baina, izan burua argi, badago-eta zuretzako sorpresa ederrik. #1,2,3SORPRESA! #MaiteDitutMaite Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Inor iritsiko al da garaiz Bageraren festara? Ospetsuenak, agian? Zu badaezpada ere agertu zaitez ordu laurden geroago, hori izaten da manifetako puntualitatea-eta. #GipuzkunBaaageraXiberunBagireTaBizkaianBagaraaaa