Juan Arrosagarayaren “Blanco y en botella / Argi ta garbi” ikus-entzunezko lanaren aurkezpena
Juan Arrosagaraya-ren ‘Blanco y en botella / Argi ta garbi’ ikus-entzunezko lanaren aurkezpena egingo dute. Irailaren 5etik Kaxildan Juan Arrosagaray artistaren ‘Blanco y en botella / Argi ta garbi’ proiektuaren erakusketa ikusgai dago, Iruñean, Berriozarren, Bilbon, Gasteizen, Bartzelonan, Badajozen eta Marseillen izan ostean.
“Blanco y en botella / Argi ta garbi” ikus-entzunezko lana da, egileak bizi izandako zenbait une politiko lehen eskutik kontatuta. Alde horretatik, “auto-erretratu politikoa” dela esan daiteke.
Proiektuak kaleko jendearen istorio txikien isla izan nahi du, lubakien arteko su gurutzatuan bizi direnen norbanako anonimoena.
Minutu banako zazpi atalen bitartez proiektuak azken 30 urteotan inguru hurbilean bizi izan ditugun hainbat egoera gogoratzen ditu: 1978ko Sanferminak, poltsa-bonbak, etab.
Erakusketak argazkiak,ilustrazioak eta bideoa uztartzen ditu; bloga ere bada (http://blancoyenbotella-juan.blogspot.com/), “bulego/lantegi” gisa.
Datorren ostegunean, irailaren 17an, 19:30etan, autoreak egingo duen hitzaldian ikus-entzunezko lana aurkeztuko du.