'1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua'

Urriaren 28an, 18:30ean, Herrera Kirol Elkartean (San Luis plaza), Ione Zuloaga Muxika historialariak hitzaldia eskainiko du: 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua.
Espainiako Bigarren Errepublika eta gerra garaiko emakumeen egoera, errepresioaren arrazoiak, ondorioak eta errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera emango digu hitzaldiak. Donostian gertatutakoak eta bereziki Ekialde Barrutiko kasuak aipatuko dira bertakoen bizipen eta errealitateei ahotsa emateko asmoz.
Zuloaga Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da. Aurreko urteetan hainbat herrietako memoria historikoa ikertu ondoren, Gipuzkoa osoa hartzen duen ikerketari heldu eta beste hiru ikerlarien kolaborazioarekin hitzaldiaren izenburu bera daraman liburua aurkeztu zuen pasa den otsailean.