Glad is the Day jaialdia
Glad Is The Day jaialdia aurkeztu dute Dabadabako, Le Bukowskiko eta udaleko arduradunek. (Argazkia: Beñat Parra) Abuztuaren 4an izango da aurtengo Glad Is The Day jaialdia Egiako parkean, eta egun guztian zehar egongo dira kontzertuak; 12:00etatik 21:00etara. Gainera, eguna luzatu nahi dutenek, Le Bukowski eta Dabadaba aretoetan festa jarraitzeko aukera izango dute. Zortzi talde eta beste horrenbeste DJ arituko dira parkeko bi agertokietan: belardikoan eta atzeko gaztelu zaharrekoan, hain zuzen.
Susmara, Bloody Magic Nails, The Lookers, Potato, Mice, Grande Days, Los Estanques eta The Limboos izango dira joko duten taldeak, eta ordena horretan joko dute 12:00etatik aurrera. Ordutegi eta ordena berean arituko dira musika jartzen Bellaca B2B Joven Mata, Le Parody, Brava, La Dani, Skyhxxk, Chico Blanco, Alvva eta Merca Bae DJ-ak.

