Adimen artifiziala eta 'Berria'-ren jokabidea
Berria egunkariak adimen artifiziala erabiltzeko irizpide deontologikoak zehaztu eta ezarri ditu, eta jendaurrean aurkeztuko ditu hilaren 17an. Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan egingo dute aurkezpena, 19:00etan. Irene Arrarats Berria-ko euskara arduradunak eta Eider Goenaga zuzendariordeak hartuko dute parte aurkezpenean.