'Agur itaka'
Black is beltza erakusketaren agurra egingo dute Agur Itaka izenburupean. Erakusketa ikusteko azken eguna izango da igandea, eta agur esateko jarduerak antolatu dituzte: 17:00etan, Beltza naiz eskainiko dute, filmaren making offa azaltzen duen dokumentala. 19:00etan, solasaldia egingo dute Fermin Muguruzak eta proiektuko beste partaide batzuek; istorioaren inspirazio izan zen albistetik hasi eta garapen guztiaren berri emango dute. Erakusketak 12.000 ikusle baino gehiago izan ditu ekainaren 15ean ireki zutenetik.



