Aieteko jaiak
Jaietarako gogoz jarraitzen dute Aieten, eta asteburu honetan ere jarduera ugari egingo dituzte:
Larunbata, irailak 14 – Santa Kruz eguna
- 11:00 Meza nagusia eta luncha.
- 11:00 Manuel Matxain III. Bolo txapelketa Jolastokin.
- 13:00 Toka txapelketa Muntoko plazan. Txapelketan federatuek eta hasi berriek parte hartuko dute, izen ematea librea izango da. Sari banaketa eta zizka-mizka 3 Txulo txarangak girotuko du. Antolatzailea: Gipuzkoako Bolo eta Toka Federazioa.
- 14:30 Herri jolasen sari banaketa Topalekuan eta Jubilatuen Elkarteen bazkari herrikoia. Musika eta dantza. Antolatzailea: Goiko Galtzara Elkartea.
- 17:00-20:30 Katxola baserrian, festa eta erromeria herrikoia.
- 17:00 Miguel Gallastegi I Pelota txapelketa Miramongo frontoian.
- 18:30 Miramonen, Festara! kontzertua Cum Jubilo Abesbatzaren eta Easo koroaren eskutik, Sergio Pedrousok zuzendua.
- 19:30 Erromeria Katxola baserrian (Txalaparta, dantza, tailerrak, askaria, bote, bolo, toka eta sokatira txapelketak. Katxola Soinua: herriko doinuak abestu eta dantzatzeko.
- 18:00 Tren Geltokia antzerkia, Muntoko plazan. Aieteko Kultur Etxeak antolatuta.
Igandea, irailak 15
- 10:30-11:30 Diana txistulariekin, Jose Ignazio Ansorenak zuzendua. Ibilbidea: Parrokia, Aiete pasealekua, Baenako Dukearen pasealekua, Munto, Aieteko jauregiko lorategiak, Kultur Etxea, Topaleku, Etxadi eta Puio.
- 11:00-14:30 Kantujira txistulariekin. Donostiako Kantujira eta Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariak. Udal Txistulariek girotuko dute. Ibilbidea: Hiru Damatxo plaza, Etxadi, Kultur Etxea eta Muntoko plaza.
14:30 Bazkari herrikoia Topalekun. Txartelak Topalekuan salgai.
Oharra: larunbata, irailaren 21ean, 11:30ean, sagar bilketa Zabalegin.