Begoña Urroz haurra hil zutenetik 64 urte pasatu diren honetan, gaurkotasuna berreskuratu du gaiak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian 'Muerte en Amara' dokumentala estreinatu ostean. Urroz DRIL taldeak hil zuela baieztatzen du, eta ez ETAk. Ordea, bertsio ofizialak baztertu bazituen ere, 2010az geroztik bazeuden hori bera ondorioztatu zuten ikerketak.
Etxeko lanak eginda iritsi dira maiatzera Bidebietan, eta egitarau zabala ondu du auzo elkarteak Txanpontxo jaietarako. Ostegunean lehertuko da festa Guardaplata bidean, eta bizilagunek jardueraz beteriko lau egun izango dituzte aurretik, festa giroan murgiltzeko.
1903tik 1984ra bitarte, milaka haur elikatu ziren Gota de Leche erakundeari esker. Donostiako egoitza aitzindari izan zen, haurren elikadurarako esne esterilizatua prestatzen. Doan emandako esnearen truke, haurrak medikuarengana eraman behar zituzten aldiro-aldiro.
Martuteneko biribilgunea berritzeko lanak hasi dituzte, eta udalaren arabera, abuzturako erabiltzeko prest egongo da. Sarroeta auzo elkarteak ontzat eman du obraren hasiera, baina udalari egotzi dio proiektuari egindako hainbat zuzenketa kontuan hartu ez izana.
Emakumezkoen Itzulia maiatzaren 10etik 12ra jokatuko da Gasteiz eta Donostia artean. Iazko irabazlea, Marlen Reusser, irteeran izango da.