Musika eta Dantza Eskolak dantza ekitaldia egingo du GIBa eta HIESa ikusarazteko
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskola, Egia auzoan. Abenduaren 1ean, asteartearekin, GIBaren eta HIESaren Aurkako Borrokaren Munduko Eguna ospatuko da, eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak beste urte batez berritu du kausarekiko bere konpromiso soziala eta parte hartzea. Kausa hori ikusarazteko eta gizartea sentsibilizatzeko helburuarekin antolatu du eskolak dantza emanaldi berezi bat.
Hala, bi hitzordu nagusi egingo dituzte egun horretan: 12:00etan, elkarretaratzea eta lore eskaintza egingo dute Teresa de Calcuta plazan eta, 19:00etan, dantza ekitaldia, Tabakalerako hallean, doako sarrerarekin.


