Illunben erabakiko da 2026ko FIM Freestyle GP Munduko Kopako txapelduna

José "Mincha" Canosa.Donostia Kirola

Bi proba jokatu ondoren, Illunbe izango da 2026ko FIM Freestyle GP Munduko Kopako txapelduna erabakiko den agertokia. Hitzordua larunbat honetan izango da, hilaren 28an, eta munduko Freestyle Motocross pilotu onenak bilduko ditu, 2026ko munduko tituluarengatik lehian.

Finalaren aurkezpena gaur goizean egin dute Alderdi Ederren; ekitaldian erakundeetako ordezkariek, babesleek eta antolatzaileek parte hartu dute, eta haiekin batera izan da Jose “Mincha” Canosa pilotua ere. Canosa egungo Munduko Kopako liderra da, baita 2026ko X Gamesetan urrezko dominaren irabazlea ere, eta sailkapeneko buru gisa jokatuko du Illunbeko azken proba erabakigarria.

Donostiako finalean nazioarteko izar handiak izango dira, eta emozioz betetako lehia espero dute antolatzaileek. Besteak beste, honako pilotu hauek ariko dira: Rob Adelberg australiarra, David Rinaldo frantziarra eta Maikel Melero espainiarra.

Hitzordurako sarrerak txapelketaren webgune ofizialean daude eskuragarri.

HITZAkide HITZAkide