Aieteko jaiak
Pandemiaren etenaldiaren ostean, hemen dira berriz ere Aieteko jaiak, haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako egitarau zabalarekin. Ostiraleran hasiko dira jaiak, hilaren 9an, eta jarduera nagusiak asteburu honetan egingo badituzte ere, hilaren 25era arteko egitaraua prestatu dute. Jarraian, egitarau osoa ikus dezakezue:
Igandea, 11:
- 11:00etan, Aieteko estropadak eta sagardo barrikotea doan, Jolastokin. Patata tortilla lehiaketa (ekarri zure tortilla 10:30etik 11:30era).
- 13:00etan, sari banaketa eta zozketa Jolastokin (jaietan zehar banatuko diren boletoak ekarri).
Asteartea, 13:
- 19:00etan, kanpai hotsak Aieteko elizan.
Asteazkena, 14:
- 11:00etan, meza nagusia eta zizka-mizkak Aieteko elizan.
- 14:30ean, herri jolasen sari banaketa, Topalekun. Jubilatuen elkarteen herri bazkaria. Musika. Dantzaldia. Goiko Galtzara Elkarteak antolatzen du.
Osteguna, 15:
- 20:00etan, Easo abesbatzaren kontzertua, elizan.
Larunbata, 17:
- 11:00etan, IV. Manuel Matxain bolo txapelketa, Jolastokin. Haurrentzako bolo txapelketa.
- 12:30ean, toka txapelketa, Otxanda plazan (Munto). Federatuak zein afizionatuak. Izen-emate irekia. Sari banaketa. Zizka-mizkak. 3Txulo txaranga. Bolo eta Toka Federazioak antolaturik.
- 17:00-20:00, Aieteko Danborrada (Hiru Damatxo-Etxadi-Munto). Izen-ematea: lantxabe@gmail.com Joselontxos txaranga.
- 18:00-20:30, erromeria Katxolan.
- 18:00etan, Miramongo antzokian Festara! kontzertua Easo Abesbatzaren Cum Jubiloren eskutik, Sergio Pedrousoren zuzendaritzapean.
- 19:00etan, Katxolako erromerian txalaparta, dantzak, ikastaroak, zizka-mizka, bote, boloak, toka sokatira, eta abar.
Igandea, 25:
- 11:30ean, sagar bilketa Zabalegin (Kutxa Ekogunean, Galarretan).