Antzerki-foruma: eta hik zer?
Egungo testuinguru sozial eta politikoan elkarbizitza eta adiskidetzea sustatu asmoz, “Antzerki-foruma: Eta hik zer?” ekimenak gure elkarbizitzan sakontzeko elkar-gune bat izan nahi du.
Hiru galderen inguruan hausnartzeko espazio bat: Zer gertatu da eta zergatik? Zer egin dezakegu orain? Zer egin dezakegu etorkizunean errepika ez dadin?
Antzerkia hezkuntza metodo eta gizarte errealitatea ezagutzeko eta eraldatzeko tresna bezala hartuta, eta Antzerki-forumaren eskolak abiatutako bidetik, ikusle pasiboa egile eta aktore aktibo bihurtzen da, lehenbizi antzezlan batean eta gero, beharbada, bere errealitatea bertan.
Bi orduko esperientzia pertsonal bat da, gure iragan hurbilera so egin eta etorkizun kolektiboa beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera ematen diguna.