Apirileko Feria Intxaurrondon
Intxaurdi auzo elkarteak eta auzoko ostalariek Andaluziako apirileko feriaren zatitxo bat ekarriko dute asteburuan Intxaurrondora. Sagastieder plaza Sevillako musika eta dantzekin girotuko dute larunbat eta igandean. Larunbatean (apirilak 30) irekiko dute feria, 19:30ean. Donostiako Sonacay flamenko taldea gonbidatu dute zuzenean jotzera, 20:00etan. Igande eguerdian sevillanak dantzatzera animatuko dituzte Intxaurrondokoak. Escuela Juncal y Ana-koek irakatsiko diete sevillanak nola dantzatu. Hipica Loreak-ekoek zaldi erakustaldia ekarriko dute Sagastieder plazara, 12:30ean.


