Artikutzako ibilaldia

Bianditzeko tontorretik ilunabarraz eta izarrez gozatuko dute parte-hartzaileek. Sei kilometroko ibilaldia da, eta 23:00etan bukatuko da (linterna eraman behar da). 6-16 urtekoek 2,09 euro ordaindu behar dituzte, eta 16 urtetik gorakoek 3,14 euro. Donostiako Udalaren webgunean eman daiteke izena.