Atera autoedizio azoka

AZPI kultur elkarteak Atera izeneko autoedizio azoka egin zuen pasa den larunbatean Egian, eta 60 sortzaile eta argitaletxe independenteren lanak auzoko hainbat gunetan erakutsi zituzten. Larunbatean azokara joaterik izan ez zutenak, ordea, oraindik garaiz daude sortzaile horien lanak ikusteko eta erosteko. Izan ere, elkartearen egoitza (Mundaiz kalea, 14, behea) bilakatu dute aste honetan, eta igandera arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara. Azokan fanzineak dira nagusi, baina beste hainbat motatako sormen lanak ere badaude: laminak, komikiak, diskoak eta liburuak, besteak beste.