'AWLAD - Hesiak gainditu' filma
Koronabirusa dela eta, Kresala Zineklubak ere bere emanaldiak bertan behera utzi ditu, baina Internet bidez ikus daitezkeen filmen solasaldiak egingo dituzte. Martxoaren 27an, 18:30ean, Ane Irazabal kazetariak bere AWLAD – Hesiak gainditu dokumentala aurkeztuko du. Jarraian, dokumentalaren sinopsia:
Mohamad, Aya, Hadi eta Muzhda lau ume errefuxiatu dira; beren jaioterriko indarkeria atzean utzi dute .Haiek guztiek ihesaldiaren lau etapa erakusten dituzte; ihesaldiaren helburua da leku seguru batera iritsi eta bertan beren bizitzen norabideari ekin ahal izatea. Lau ume horiek beren haurtzaroa aldarrikatzen dute, baina, batik bat, eskolara joateko duten eskubidea. Protagonistak normaltasunera itzultzeko eta gerran galdutako haurtzaroa berreraikitzeko borrokatuko dira.


